DONOSTIA - Eusko Label Ligak gaur goizean jakinarazi duenez, COVID-19 kasu positibo bat atzeman dute Lekittarra Elecnorren arraunlarien artean eta ondorioz, talde bizkaitarra ez da Galiziara joango Ares eta Boiroko estropadetan parte hartzeko. Horrela, 11 traineru lehiatuko dira asteburu honetan Galizian jokatuko diren Eusko Label Ligako denboraldi erregularreko azken bi estropadetan.

Talde bizkaitarrak kirolari bati egindako proban atzemandako positibo baten berri eman dio Euskal Label Ligari, eta, beraz, ACTren eta Osasun agintarien protokoloak esandakoari jarraituz, taldeko gainontzeko kirolariek berrogeialdia egin beharko dute. Arraunlari guztiek dagozkien PCR testak egin dituzte, taldearen barruan positibo gehiago baztertzeko.

Horrela, eta 14 jardunaldi hauetan orain arte lortutako batez besteko puntuak kontuan hartuta, Lekittarra Elecnorrek 5 puntu lortuko ditu parte hartuko ez duen bi jardunaldietako bakoitzean.