- Kiroleko Dopinaren aurkako legedi berriaren arabera, kirolariek, haien inguruko langileek zein botere publikoek, ezin izango dute kirol-jarduerarik egin dopinagatik zigor penal, diziplinazko edo administratiboak jasotako pertsonekin.

Lege honen erreformarekin, 2019an onartutako Dopinaren aurkako Munduko Kodean jasotako aldaketak sartu nahi dira arauan.

Aldaketa horrek kirolarien sailkapen bat ere jasotzen du: beraien kirol-mailaren araberakoa, internazionalak diren, eta federatuak diren ala ez kontuan hartuta; eta arau-hausteak berretsiz gero, kirolari bakoitzarentzat erantzukizun desberdinak jasotzen ditu.

Arau-hauste oso larritzat hartuko da, dopinagatik zehapen penal, diziplinazko edo administratiboak izandako pertsonen zerbitzuak jasotzea, bai eta kondenatuen edo zehatuen babesle edo bitartekari gisa jardun dutenenak ere.

Eta, neurri berean, arau-hauste oso larria izango da, ustezko arau-hauste bati buruzko informazioa jakinarazteko asmoa adierazi duen edozeinen aurkako mehatxuak egitea.

Dopinaren aurkako erakundeak bitan banatu ahal izango du kirolaria dopatu den ala ez aztertzeko jasotako lagina, balizko arau-hausteen preskripzio-epearen barruan analisi berriak egin ahal izateko. Gordeta izateko epemuga hamar urtekoa izango da, jasotzen den egunetik zenbatzen hasita.

Debekatutako substantzien eta metodoen zerrendan, abusuzko-tzat jotzen diren substantzia ba-tzuk sartzen dira, kirol-errendimendua hobetzeko interesik edo helbururik gabe, inoiz gizarte-eremu jakin batzuetan erabiltzen direnei erreferentzia eginez.

Substantzia horiek lehiaketatik kanpo hartu zituela eta kirol-errendimenduarekin zerikusirik ez duela frogatzeko gauza izanez gero, arau-hausleak jasoko duen etenaldia edo desgaikuntza hiru hilabetekoa izango da.

Arau-haustea bera, zein Dopinaren aurkako erakundeak proposatutako zehapena onartzen baditu, etete -edo desgaikuntza-aldia murriztu ahal izango da, betiere kontuan izanik arau-haustearen larritasuna, erruduntasun-maila eta onartzerakoan erakutsitako azkartasuna.

Halaber, zehapena betetzen den bitartean, lehiaketaz aparteko dopin-kontrolak egin ahal izango zaizkio kirolariari, eta kontrol horiek egin ahal izateko zenbait betebehar ere eskatu ahal izango zaizkio, esate baterako, bere lokalizaziorako datuak eskaintzea.

Lege berriak arau-hauste oso larritzat joko du araudiaren ustezko urraketak ez jakinarazteko mehatxuak