Unai Iribar (Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa) nagusitu zen atzo Espainiako Koparako puntuagarria den Legazpiko LXXXVII. Santikutz Klasikan. Pasa den asteburuan Lazkaon Xabier Muriasen eskutik helmugaratu zen txirrindulari ibartarra, bakarrik iritsi zen oraingo honetan probaren amaierara, zazpi bat kilometroren faltan eraso erabakigarria egin ondoren. Lizarteko Pau Miquel eta Igor Arrieta izan zituen alboan lasterketako podiumean.