- Super Amara Bera Bera taldeak lehen taldearekin astean hirutan entrenatzen duen jokalari gazte batek emaitza positiboa eman zuela Osakidetzan egindako antigenoen testean Larunbatean bigarren sailkatuta dagoen Malagaren aurka garaipen garrantzitsua (19-22) lortu ondoren. Jokalariak taldearekin izan zuen azken kontaktua asteazken arratsaldean izan bazen ere, Euskal Osasun Zerbitzuak Bera Berako plantilla osoa konfinatzeko erabakia hartu du, nahiz eta Malagara joan zen espedizioak joan den ostegunean, bidaiaren bezperan, testak gainditu.

Beraz, lehen taldeko jokalari guztiek, covid-19 gainditu dutenek izan ezik, eta taldearekin entrenatu ohi duen aipaturiko jokalari gazteak koronabirusa detekta-tzeko test berriak egin beharko dituzte. Emaitza edozelakoa izanda ere, jokalariek aste osoko berrogeialdia gorde beharko dute.

Hori horrela izanik, Espainiako Eskubaloi Federazioko Lehiaketa Batzordeari aste honetarako aurreikusita zituen bi konpromisoak atzeratzea eskatu dio Super Amarak: ostegunean, hilak 18, Lanzarote Puerto del Carmen etxean hartzekoak ziren, hamargarren jardunaldiko partida atzeratuan; eta larunbatean berriz, hamabigarren jardunaldiari zegokion partida, Santanderko Uneatlántico Peredaren aurka. Okerrik ezean, beste kasu batzuetan gertatu den bezala, bi partiden atzerapena onartzea espero dute.

Atzo talde donostiarretik azaldu zutenez, "Sara Gil, Maria Prieto eta O'Mullonyren lesioak kontuan izanda", Imanol Alvarezek postu horietako bi jokalari izatea erabaki zuen, entrenamenduetan laguntzeko. "Jokalari horiek lehen taldearekin soilik entrenatzen zuten 2021ean sartu ginenetik, inolako harremanik izan ez duten gazteen eta seniorren taldeen kaltetan. Eta, bai, aste honetan jokoan ipintzeko asmoa nuen".

Lanzarote Puerto del Carmenekin eta Pereda Uneatlánticorekin harremanetan jarri da Bera Bera dagoeneko, egoeraren berri emateko eta data berriak ezartzeko. Gainera, gertatutakoaren berri eman diote, azken aurkari izandako Rincon Fertilidad Malagari ere. Bere aldetik, presta-tzaile fisikoak plan berezia antolatu du aste honetarako, eta Imanol Alvarezek, berriz, covid-19a pasa duten jokalariekin lan espezifikoa egingo du.

Aste hau etxean pasa beharko dute Super Amarako jokalariek, eta bertan lan berezia egin