- Etxean irauli beharko du Txurik Puigcerdaren aurkako norgehiagoka (5-2). Talde gipuzkoarrak datorren larunbatean irabazi egin beharko du 2019-20eko titulua lortzeko play-offeko lehen partida kataluniarren pistan ondoren hirugarren partida jokatu eta txapela janzteko aukera izateko. Iñigo Domecen taldeak partida berdintzea lortuko balu, azken partida hurrengo egunean jokatuko litzateke.

Liga berriro hasi zenetik lehen partida izan zen arren, bi taldeek intentsitate handiz jokatu zuten norgehiagoka.

Final honetan, aurreko denboraldian klubekin lizentzia zuten jokalariek soilik parte hartzea eskatu zuen talde gipuzkoarrak, baina Federazioak ez zion jaramonik egin, eta donostiarrek gogor sufritu behar izan zuten erabaki hori; izan ere, aurreko denboraldian Txuriko jokalaria izandako Luis Gimenezek sartu baitzuen Puigcerdaren lehen gola sartu. Ander Arraras-ek ere talde katalanean jokatuko du aurten.

Imanol Lasuenek partida berdindu zuen bigarren zatian, baina Ramon Morerrek eta Juraj Prokopek abantaila eman zieten berriro kataluniarrei (3-1). Azken zatian, Txurik aldea murrizteko gola egin zuen berriz Lasuenek (3-2). Puigcerdak, ordea, beste bi gol sartu zituen, talde gipuzkoarra hurrengo bi partidak irabaztera behartuz.

Txuriren deialdia jokalari hauek osatu zuten: Lucas Serna eta Aritz Etxeberria atezainek, eta Gabor Matyas, Imanol Lasuen, Aitor Asensio, Geoffrey Gallagher, Borja Aizpurua, Eduardo del Molino, Luis Sokolov, Pablo Zaballa, Juan Hernandez, Alexander Stephenso, Jon Aizpurua, Patrick Fuentes, Joseba Aizaguirre, Juan Muñoz, Gorka Merino, Mikel Mendizabal eta Unai Calvo jokalariek.

Txuri eta Puigcerda Donostiako Izotz Jauregian lehiatuko dira berriro larunbatean.

Aurreko denboraldian talde gipuzkoarrean jokatu zuen Luis Gimenezek gola sartu zion Txuriri