- Donostiako Trinitate plazak azken urteetako Urrezko Koparik interesgarriena hartuko du gaur Donostiako Trinitate plazan. Iker Vicente, Euskal Herriko txapelduna eta 2019ko irabazlea, bere bigarren txapela irabazteko faborito argia zen, baina Julen Alberdik -Txikia IV- eta Mikel Larrañagak duela hamabost egun aurrea hartu zioten Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketako finalean, eta garaipena inoiz baino eztabaida-tsuago dagoela dirudi. Euskal Herriko Txapelketan brontzezko domina lortu zuen Alberdi izan zen garaile, eta euskal txapeldunordea, Larrañaga ere, nagusitu egin zi-tzaion ezusteko hirugarren postuan geratu zen nafarrari.

Iker Vicente orduko arantza ateratzen gogotik saiatuko da. Oraingo honetan, aizkolariek lan gogorragoa eta luzeagoa egin beharko dute, hamalau kanaerdiko izango baitira plazan etzanda. Bestalde, parte-hartzaileen artean nafarra da txapelketa hau aurrez irabazi duen bakarra. Vicentek iaz eskuratu zuen bere garaipena, eta lehenago Aitzol Atutxa lau urtez jarraian izan zen lehena Trinitate Plazan.

2020ko Urrezko Kopak, gainera, garrantzia berezia izango du; izan ere, federazioek iritziz aldatzen ez badute, aurten ez baita lurraldekako edo nazio mailako txapelketarik izango. Beraz, hauxe izango da, printzipioz, egutegiko azken hi-tzordu nagusia.

Donostiako probak Euskal Herriko txapelketako bost sailkatu onenak bildu ohi ditu. Hala, podiumeko hiruez gain -Vicente, Larrañaga eta Alberdi-, Eneko Otaño eta Jon Rekondo ere lehiatuko dira; azken honek, seigarren izan arren, Iñaki Azurmendi ordezkatuko du.

Trinitate plazan ez da txarteldegirik egongo. Sarrerak Victoria Eugenian eta Antzoki Zaharrean erosi beharko dira.

Floren Nazabalek bederatzi aldiz irabazi zuen Urrezko Kopa, eta bera da txapelketa honetan garaipen gehien dituen aizkolaria.

Denborarik onena, ordea, Donato Larretxeak lortu zuen, 27 minutu eta 17 segundoko marka ikusgarri batekin.

2019: Iker Vicente

2018: Aitzol Atutxa

2017: Aitzol Atutxa

2016: Aitzol Atutxa

2015: Aitzol Atutxa

2014: Floren Nazabal

2013: Floren Nazabal

2012: Floren Nazabal

2011: Floren Nazabal

2010: Juanjo López Azpilicueta

2009: Floren Nazabal

9

Floren Nazabal, bedera-tzi garaipenekin, proba honetan txapela gehien lortu dituen aizkolaria da.