Asko dira egutegiaren garai honetan jokatzen diren txapelketak eta eskuko minak izurrite baten moduan zabaldu dira pilotari batzuen artean. Esaterako, aste honetan Beloki pilotalekuan jokatu behar zuten sei pilotaririk hiruk, hirurak elitsak: Zubizarretak, Aizpuruk eta Uriondok uko egin behar izan diote Zumarragan jokatzeari asteburuan jokatutako partidetan izandako arazo fisikoen erruz.

Izen handiak dira erori direnak, esaterako Iraitz Zubizarretak jarria du dagoeneko profesionaletarako debuterako data, baina antolatzaileak azkar ibili eta berme osoko ordezkoak topatu dituzte. Beñat Azketa beasaindarrak eta Aitor Elizegik oso ondo ezagutzen dute elkar eta urteak daramatzate Zegamako Tartaloetxe klubean elkarrekin jokatzen eta ziur maila emango dutela. Parean Carregal, hasierako planetik geratzen den bakara, eta Alduntzin izango dira. Galdakoztarrak bi urte daramatza Zumarragako txapelketan jokatzen eta iaz promesen mailako lau eta erdiko txapela jantzi zuen Larrazabali irabazita. Atzean, Jorge Sanchez errioxarra izango du lagun. Labrazakoa atzelari dotore eta seguru bat da, eta besteren artean, nabarmentzekoa da 2015. urtean munduko txapelduna izan zela 22 urtez azpikoetan.

Promesen mailan, lau eta erdian, zorionez ez da aldaketa beharrik izan eta Unai Alberdi azpeitiarrak eta Jorge Fernendez errioxarrak jokatuko dute elkarren aurka. Azpeitiarra iaz Carregalek kanporatu zuen finalerdietan eta eta aurten iazko arantza atera nahi izango du ezker oso politeko aurrelari honek. Hala ere, gauzak oso zail jartzeko gaitasuna duen pilotari bat izango du aurrean. Fuenmayorrekoa espezialista handia kaiolan, maila askotan Errioxako txapeldun izana da eta pilotari abiadura bizia emateko gaitasuna duen horietakoa.

Ohi bezala, jaialdia arratsaldeko 18.30etan hasiko da pilota eskolako umeen arteko partida batekin. Aste honetan, Unzurrunzaga-Berasa eta Damian-Garcia izango dira euren gaitasunak erakutsiko dizkiguten gaztetxoak.

Unai Alberdi Gorostidi

17 urte, Azpeitia

Kluba Ilunpe

Palmaresa: Diario Vascoko txapeldun,

Gipuzkoako txapeldun 1. Mailan,

Olazar txapelketako azpitxapeldun,

Urretxuko San Juan txapelketako txapeldun,

Elgoibarko txapeldun

Jorge Fernández Rodríguez

17 urte, Fuenmayor

Kluba: San Juan de fuenmayor

Palmaresa: Campeon de La Rioja mano a mano, cuatro y medio, parejas en categoría juveniles

Campeón del torneo Polque 2019

Campeón del cuatro y medio de Lizarra en 2019 en juveniles

Beñat Azketa Lasa

Beasain, 23 urte

Kuba: Tartaloetxe (Zegama)

Palmaresa:

2019. Urretxuko San Juan txapelketako txapeldun,

Zaramagan eta Euskadiko Elitean txapeldun.

Aitor Elizegi Armendariz

Zaldibia, 24 urte

Kuba: Tartaloetxe (Zegama)

Palmaresa:

2019. urteko Irungo kurpil kirolak txapeldun,

Txapeldun Altzako gabonetako tornean

Zaramagan eta Zaldibarko Olazar txapelketan txapeldun.

Gaizka Carregal Aldanondo

21 urte, Galdakao

Kluba: Adiskide (Galdakao)

Palamresa: Goñi Memoriala 4 1/2 txapeldun (2019),

Euskal Herriko eliteko 4 1/2 azpitxapeldun (2019),

Olazar txapelketako 4 1/2 azpitxapeldun (2018),

Lezamako txapelketako promesetan txapeldun (2017)

Jorge Sánchez

24 urte, Labraza

Club: San Cosme

Campeón del GRAVNI 2013

Subcampeón DV 2013

Campeón del mundo sub-22 2015

Subcampeón GRAVNI 2015

Subcampeón de España federaciones 2019