- Real Unionek porrotarekin itxi zuen atzo denboraldia 90. minutuan Ebroren zelaian jasotako gol batekin, jada jokoan ezer ez zuen tramite hutseko partidan. Hurrengo jardunaldia izango da II. D multzoko azkenekoa, eta talde irundarrari atseden hartzea egokitu zaionez Zaragozako norgehiagokarekin amaitu ditu aurtengo egitekoak.

Partidan zehar aukera ugari izan zituzten bi taldeek. Lehena Aritz Bordak izan zuen 12. minutuan, Llamasek erdiratutako falta batean. 21.ean ere aukera polita izan zuen Unionek, Thiorrek ederki eramandako kontraerasoan. Bigarren zatian Ebrok estuago hartu zituen gipuzkoarrak, eta aukerarik garbiena Temenuzhkovek izan zuen 79. minutuan, jokaldi pertsonal batean. 81. minutuan Muguruzak debuta egin zuen lehen taldearekin, Lazkanoiturburu eta Ariztimuñoren ondoren hirugarren gazte hasiberria aurten. Eta neurketa berdinketarekin amaituko zela zirudienean, etxeko taldeko Espinek buruz sartu zuen partidako gol bakarra, 90. minutuan. Beraz, agurraren egunean porrota Unionek.

EBRO Loscos; Palomares, Royo, Espín, López (Carri, 54. min); Fernandez (Real, 88. min), Parejo, Morillas (Sanchez, 54. min), Quesada (Lerma, 80. min), Gutierrez; Moyano (Higon, 54. min).

REAL UNION Irazustabarrena; Elosegi, Azkoiti, Borda, Kijera; Elizondo (Madrazo, 66. min), Beobide (Perez, 75. min), Capelete (Donoso, 81. min), Thior (Muguruza, 81. min), Llamas; Viguera (Temenuzhkov, 66. min).

Gola 1-0, 90. min: Espín.

Epailea Adrian Calvo Martinez. Txartel horiak: Ebro taldeko Lopez, Palomares eta Loscosi; eta Real Unioneko Elosegi eta Azkoitiri.

Jazoerak Bigarren B Mailako II. D multzoko 7. jardunaldiko partida, Pedro Sancho estadioan.