Síguenos en redes sociales:

[Audio] "Ama, hiru dominak dituzu, urrea, plata eta brontzea!!!!"

Zilarrezko domina lortu bezain laster, Chourrautek Ane bere alabarekin hitz egiteko aukera izan du

[Audio] "Ama, hiru dominak dituzu, urrea, plata eta brontzea!!!!"Marta San Sebastián

Maialen Chourrautek bere alaba Anerekin hitz egin du zilarrezko domina lortu eta gero Cope irratian. Hau izan da beraien artean euskeraz izan duten solasaldia:

-(MAIALEN CHOURRAUT) Anetxu!!!! Anetxu!!!!

-(ANE) Kaixo!!!

-(M.C.) Zer moduz zaude?

-(A.) Oso ondo!

-(M.C.) Sinesten duzu?

-(A.) Ama, oso ondo egin duzu!!!!

-(M.C.) Eskerrik asko! Eta jaso dituzue muxuak? Pila bat bota dizkizuet eh... Gehienak zuretzat, baina denontzat ziren, eh!!!

-(A.) Ama, gauza bat...

-(M.C.) Esan...

-(A.) Hiru dominak dituzu! Urrea, plata eta brontzea...

-(M.C.) Bai, denak eh, gezurra dirudi... Maitea, ez dut sinesten. Ane, bihar gauean hartuko dut hegazkina eta segituan ikusiko gara.

-(A.) Bai, bai.

-(M.C.) Zuek orain ospatu, ospatu fuerte. Bai, Ane? Ospatu ezazue eta ondo pasa.

-(A.) Bai, ama, baina joango gara piraguan ibiltzera...

-(M.C.) Ole, hori bai! Oso ondo! Agur preziosa!