Xistera bere mugak zabaltzen ari da, eta bide horretan pasa den urtean Xisterako pilotariak Euskal Herritik kanpo jokatzeko parada izan zuten, eta horietako bat izan zen Bartzelona. Orain hango kluba izan da, Xisteren barruan sartzeko eskaria agertu duena.
Beraien eskarian eta nahian, klubeko pilotariak Xisterako lehiaketetan parte hartzea ere bada, eta hori, dudarik gabe, berri oso on da. Oraingoz Euskal Herriko klubak daude Xistetaren barruan, eta honekin zesta punta dagokion lekura eramateko beste urrats bat emango litzateke. Vasconia taldea da Bartzelonan eta Katalunian dagoen zestako elkarte bakarra eta ia mende bateko bizia ere badauka. Bartzelonako klubean, neskak eta mutilak dituzte eta umeetatik hasi eta helduetaraino ari dira bertan jokatzen.
Ekaitz Mendizabal Goixerrik ekin dio bere ibilbide berriari
Urte berriarekin batera egin zuen jauzia Ameriketako Estatu Batuetara eta Daniako enpresan ari da jokatzen. Mutrikuarrak gustura, oso gustura, dagoela aitortzen du. Asteko bost egunetan jokatzen omen dituzte kinielak, eta normalean astelehenetan eta asteartetan egiten omen dute jai.
Kinielak, berriz, egunero bost jokatzen omen dituzte, nahiz et egun batzuetan gehiago ere izaten omen diren. Goixerrik denboraldi bikaina egin ostean utzi du Euskal Herria. Besteak beste Xisterako Interjai Txapelketa irabazi egin du denboraldi honetan, eta hirugarren izan da Ugarein Xistera Zirkuituan.