DONOSTIA. Rafa Huertas Urrezko LEB mailan jokatzen duen Quesos Cerrato Palentzia taldeko eskoltak Gipuzkoa Basketen jokatuko du denboraldia bukatu arte. Talde gipuzkoarrak jokalaria fitxatu behar izan du "jasandako azken lesioen ondorioz".

"Rafa Huertas 30 urteko eta 1.91 metroko eskolta andaluziarra Donostiara dator Jaume Ponsarnauren taldean jokatzeko, taldeak jasandako azken lesioen ondorioz", dio Gipuzkoa Basketek astearte honetan bere webgunean argitaratu duen oharrak.

Huertasek esperientzia dauka Endesa Ligan, 2001-2002 denboraldian Unicajan eta 2010-2011n Menorca Basqueten jokatu ondoren. Hala ere, bere ibilbide gehiena Urrezko Adecco Ligan egin du, eta orain Donostiara heldu da, Mikel Motosen eta Jordi Grimauren bajak neurri batean betetzeko.