Ana Arsuagaren kultur gomendioak

16.04.2021 | 10:51
Ana Arsuaga

Verde Prato izena hartzen du Ana Arsuagak (Tolosa, 1994) oholtzara igotzen denean. Serpiente taldeko kidea da Arsuaga eta Verde Prato bere bakarkako proiektua da. Kanta herrikoi eta liturgikoak musika eletronikoarekin nahasten ditu. Martxoan argitaratu berri du bere lehen lana, 'Kondaira eder hura izenekoa', Jon Agirrezabalak (We Are Standard) grabatu eta ekoiztutakoa. 'Mutilaren kanta' da bere lehen singlea eta 'Lagunen kanta' bigarrena. Musika sortzeaz gain, Arte Ederrak eta Pintura Masterra ikasi ditu Arsuagak eta margotu ere egiten du. Bere Instagrameko kontuan ikus daiteke bere artea: @ana.arsuaga.

Abesti bat:

'Chocolat' (Cécilia)

Musika talde bat:

Aurat

Liburu bat:

'Orlando', Virginia Woolfena

Antzezlan bat:

'Kromlech', Evaren Alabak taldearena, Elena Arambarrik zuzendua

Film bat:

'En cuerpo y alma' (Ildikó Enyedi)

Kultur espazio bat:

Dabadaba

noticias de noticiasdegipuzkoa