Antton Valverdek jaso du Adarra Saria
Eneko Goia alkatearen eskutik Victoria Eugenia antzokian jaso du saria musikari donostiarrak
Donostiako Udalak urtero ematen duen 2025eko Adarra Saria Antton Valverde musikari donostiarrak jaso du, bere ibilbide artistikoari ondo merezitako aitortza eginez; epaimahaiak aintzat hartu du Valverdek zer nolako eragina izan duen “herri kanten eta bertso zaharren berreskurapenean, euskal poeta klasikoen obraren zabalkundean, emakumeen poesiaren alde erakutsitako sentsibilitateagatik, euskal kanta modernoaren agertokietara pianoaren soinua ekartzeagatik eta, batez ere, bere konposizio, grabazio eta zuzeneko emanaldiekin hainbeste musikazale gozarazteagatik, estilo pertsonal, zaindu eta dotoreaz".
“Bruce Springsteen gaixoa damutua egongo da bere kontzertuak nirearekin kointzidituko duelako”
Eneko Goia alkatearen eskutik Victoria Eugenia antzokian jaso du saria musikari donostiarrak, Musikaren Europako Egunean. Behin Marijose Rekalde eskultoreak sortutako garaikurra jaso ondoren, Antton Valverdek kontzertua eskaini du Francisco Herrero (biolina), Ivan Carmona (biolontxeloa), Joxan Goikoetxea (akordeoia) eta Txema Garces (kontrabaxua) musikariekin batera.
Temas
Más en Cultura
-
"Abrir una librería es de valientes, algo kamikaze, pero, sobre todo, necesario"
-
Marlon será el encargado del penúltimo concierto de la Aste Nagusia: "Todos los amigos del norte nos dicen que tocar en Aste Nagusia es una pasada"
-
Bruce Springsteen publica su segundo concierto en Donostia
-
Sexy Zebras, el grupo madrileño que pondrá a arder Sagüés este jueves: "Será un auténtico Carnaval"