C. Tangana eta Marta Nieto, ‘Zinemagileen Elkarrizketak’ zikloaren hurrengo protagonistak
Abeslari madrildarrak eta aktore murtziarrak hartuko dute parte osteguneko solasaldian
C. Tangana eta Marta Nieto izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren ‘Zinemagileen Elkarrizketak’ zikloaren hurrengo saioaren protagonistak, zikloaren laugarren denboraldian. Hitzordua ostegunean, maiatzak 29, arratsaldeko 19.00etan izango da, Santa Teresa Komentuko Areto Nagusian, gaur egun Koldo Mitxelena Kulturgunearen egoitza izenez ezaguna dena, eta gaztelaniaz egingo da.
Madrildarra, hirugarrenez Donostian
Antón Álvarez (C. Tangana) Donostiara etorriko den hirugarren urtea izango da jarraian, bi urtez segidan izan baitzen Zinemaldian. 2023an, bere buruari buruzko dokumentala aurkeztu zuen: "Esta ambición desmedida". Iaz ordea, "La guitarra flamenca de Yeray Cortés" izan zen madrildarrak ekarri zuen lana, Yeray Cortés artista alakantarrari buruzko dokumental bat, "New Directors" sekzioaren barruan.
Nietok zuzendutako lehen film luzea
Marta Nietok bere lehenengo laburmetraia 2022anzuzendu zuen, "Son". 2024ean ordea, laburmetrai horri jarraipena emateko asmoz, pelikula luze bat zuzendu zuen Nietok, "La mitad de Ana" izenekoa. Bertan, Anaren papela interpretatzen du aktore murtziarrak, Son (Noa Alvarez) protagonistaren amarena.
Hitzaldiak "Zinemagile hasiberriak eta beste diziplina batzuk" izena du eta sarrera doakoa izango da.
Ekainaren 17an azken eguna
Ekainaren 17an amaituko da 'Finemakers Dialogues' zikloa Esther Garcia eta Alberto Iglesias-ren eskutik, eta, hurrenez hurren, ekoizle eta konpositore gisa izan duten parte hartze "luze eta emankorrari buruz" solasaldia izango dute Pedro Almodovar-ek El Deseo ekoiztetxearekin zuzendutako proiektu ugaritan.
Temas
Más en Cultura
-
El fotógrafo suizo Rainer Eder gana el primer premio del CVCOPHOTO
-
Néstor Basterretxea, el cemento y la presa de Arriaran se reencuentran en Añorga
-
El batería de Springsteen y la E Street Band, Max Weinberg, se pondrá a las órdenes del público en el Victoria Eugenia
-
"Cuando algo roza el disparate, es que voy por buen camino"