Gipuzkoaren milurtearen inguruan antolatu dituen jardunaldiei hasiera emango die Altzok asteburu honetan . Udalherriak erlazio estua du lehen aldiz (G)ipuscoa herrialderen izena gordetzen duen dokumentu zaharrenarekin. 1025. urtean sinatutako dohaitza baten ingurunruko testua da eta horretan, Gaila Andreak eta Garzia Azenariz Jaunak Aragoiko San Juan de la Peñako monastegiari dohaitzan emandako Olazabalgo Salbatore monastegia aipatzen da, Altzoko Olazabal auzoan kokatzen den tenplua, hain zuzen ere. Herriko beste toki bat ere aipatzen du dokumentuak, Otsabio, baita baserri batzuen izenak ere, Zuaznabar eta Artzadun.
Urtean zehar ospatuko diren jardunaldiak aurrera eramateko asmoarekin, Muga deituriko herri-batzordea osatu dute. Jardunaldiek milurte honetan izandako bilakaera aztertuko dute eta, aldi berean, etorkizunarizko gogoeta ere bultzatuko dute. Asteburu honetan hasi eta martxoaren 29an bitartean ospatuko dira, larunbatez, goizeko 10.00etatik 13.30era. Ekitaldiak bost lan ildo ezberdinen inguruan antolatu dituzte: Iruñeako erresumatik Euskal Herriaren gaurko egituraketara, eta etorkizuna; Altzoren egituratzea eta bilakaera: Altzo atzo, gaur eta bihar; Emakumeen eraikuntza historian, eta etorkizunari begirada; Sagarra eta sagardogintzaren garrantzia gure baserrietan, eta etorkizuna; eta Euskarak erakundeetan izan duen tokia, duena eta beharko lukeena.
Larunbat honetan, Narroako erreinuaren inguruko hitzaldiekin hasiko da programa. 10.00etatik aurrera, Josu Narbartek, Aranzadiko eta EHUko historialariak, XI. mendeko testuinguru sozio-politikoa aztertuko du. Gero, Gaizka Aranguren kazetaria erakundeen sorkuntzaren inguruan jardungo da. Azkeneik, Narbartek eta Aragurenek, EHUko Maddi Alberdirekin batera Etorkizunean, status? izeneko mahainguruan parte hartuko dute.