Azpeitia euskal antzerkizaleen erreferentea izango da beste behin hurrengo hilean, bertan ospatuko baita Euskal Antzerki Topaketaren 42. Edizioa. 17 antzezlan ikusteko aukera izango da hurrengo asteetan. Talde ezagunek zein hasi berriek bat egingo dute antzergin-tzarekin Azpeitian. Antzerki eskolak presentzia nabarmena izango du aurten ere, eta baita ere omenaldiek. Pedro Otaegi aktore beizamarrak Txalo Saria jasoko du, eta Euskal Antzerki Topaketak eskerrak emango dizkio Corrado Masacciri txotxongiloen munduaren alde hainbeste urteetan egindako lanagatik. Soreasu Antzokia, Dinamoa, San Agustin kulturgunea eta Azpetiko kaleak izan dira an-tzezlanen eszenatokia aurreko urteetan. Zerrenda horri toki bat gehitu behar zaio, San Martin egoitzako egoiliarrek antzerkiarekin disfrutatzeko aukera izango dutelako Topic Taldearen eskutik azaroak 11n.
Antzerki emanaldien hasiera ofiziala azaroak 1ean izango bada ere, saio antzerki berezi bat ikasleentzat egongo da urriak 31an, 11.00etan. Artedramak Miñan an-tzeztuko du Soreasu antzokian. Antzezlana Kulturaz Kultur Kooperatibaren sormen egonaldietan landutako obra bat da, eta emanaldiaren ondoren antzezleekin eta sor-tzaileekin solasaldi bat egingo da, sormen prozesuaz hitz egiteko.
Txotxongiloek ere tartea izango dute Euskal Antzerki Topaketan. 45 urteko ibilbidea txotxongiloak egiten bete ditu Corrado Masaccik eta agur esateko eguna heldu zaio. Ibilbide luze horren lan esangura-tsuenak eta baita ere bere azken lanak ikusgai egongo dira Betharramen azaroak 1etik 15era. Erakusketaren azken egunean Azpeitiko herriak eskerrak emango dizko Masacciri udaletxean burutuko den eskertza ekitaldi batean. Tolosako Topic txotxongilo elkarteak hartuko du Corrado Masacciren lekukoa Euskal Antzerki Topaketan hurrengo urtetik aurrera, baina edizio honetan ere zeregin izango dute. Azaroak 9an zuzenduko dute gaztetxoentzako (5-12 urte bitartekoak) txotxongilo tailer bat Dinamoan.
Azaroak 1ean, Artedramak Miñan antzeztuko du Soreasun bigarrengoz. Ander Lipus Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek idatzi duten antzezlanaren suzendaria da, eta bertan Ibrahimak Afrikatik Europaraino bidean bizi izandako bizipenak kontatzen dira.
Euskal Antzerki Topaketak Pedro Otagi aktorea omenduko du azaroak 2an San Agustin kulturgunean. Azaroak 2an ere Kokoxa An-tzerki Taldearen 150 antzezlana ikusteko aukera izango da San Agustin Kulturgunean, eta azaroak 3an Tartean Produkzioak Soreasu Antzokira helduko da Non dira haurrak? antzeztera. Euskal An-tzerki Topaketak jarraipena izango du azaroak 7an. Jon Ander Urresti Eukalyptus antzezlana aurkeztuko du Dinamoa sormen gunean. Azaroak 8a eta 9an Kulturaz Kultur Kooperatibaren sormen egonaldietan gauzatutako beste bi lan ikusteko aukera egongo da. Pez Limbo taldeak Ilargiaren alabak antzeztuko du Soreasu Antzokian 8an, eta 9an, berriz, Atx Teatroak Marmarra izena duen kale an-tzerkiko obrari forma emango dio frontoi txiki ondoko plazatxoan.
Egitarauak jarraipena izango du azaroak 10ean. Hika Teatroak Zorretan lana aurkeztuko du Soreasu Antzokian 19.00etan eta, egun bat beranduago, azaroak 11n, Topic Taldeak Zimurrak antzezlana eskainiko die San Martin egoi-tzako egoiliarrei 17.00etan hasiko den saio batean.
Eskola antzerkia
Azaroak 11 eta 14a bitartean Eskola Antzerkiaren txanda izango da Soreasun. Antzokiko eszenatokitik pasatuko dira Bermeo Sagrado Corazón Ikastetxeko ikasleak (azaroak 11), Azpeitiko gaztetxoen antzerki taldeko kideak (azaroak 12), Azpeitiko gaztetxoen antzerki taldea eta Errezilgo San Martin Eskolako ikasleak (azaroak 13) eta Amezketako Ikastetxeko ikasleak (azaroak 14). Gaztetxoei zuzendutako programazioak azaroak 15ean du hurrengo hitzordua, Anita Maravillas konpainiak Soreasun antzeztuko duen Andereño antzezlanarekin.
Azaroak 14an Kulturaz Kultur Kooperatibaren sormen egonaldietatik sortutako beste lan bat helduko da Euskal Antzerki Topaketara, Talka Obra taldearen Mendia. Emanaldia Dinamoa sormen gunean izango da. Borobil Teatroak, berriz, Ali Baba eta 40 lapurrak antzeztuko du Soreasu Antzokian azaroak 16an. Antzezlan hau familiei zuzenduta dago.
Bukaera emateko Euskal Antzerki Topaketari bi antzezlana aukeratu dira. Azaroak 17an Xake Produkzioak Posdatarik gabeko gutunak antzeztuko du Soreasu antzokian eta Eromen Elkarteak Sorginen baratza taularatuko du eszenatoki berean azaroak 24an.
Sarrerak salgai daude dagoeneko 42. Euskal Antzerki Topaketaren web ofizialean. Helduek 10 euro ordainduko dute eta haurrek, bost euro. Bono kulturala dutenek sarrera doan izango dute.