Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa: Eneritz Artetxe nagusi Hondarribian eta final-laurdenetan da
Igande honetan jokatuko da Andoainen final-zortzirenetako seigarren kanporaketa
Eneritz Artetxe Eizagirrek irabazi du larunbat arratsaldean Hondarribiko Itsas Etxean jokatu den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirenetako bosgarren kanporaketa. Irabazleak zuenean eskuratu du final-laurdenetarako txartela.
482,5 puntu lortu dituen bertsolari azkoitiarraren atzetik, honela geratu da sailkapena: Aratz Igartzabal Bidegain (478 puntu), Unai Gaztelumendi Arandia (464,5) Oier Aizpurua Olaizola (445), Maddi Aiestaran Iparragirre (444,5) eta Ane Beloki Lopez (419,5).
Saioan, Iban Narbaiza Cevidanesek egin ditu gai-jartzaile lanak, eta epaileak berriz honako hauek izan dira: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi.
Igandean final-zortzirenetako seigarren kanporaketa jokatuko da Andoaingo Bastero aretoan. Sarrerak, beti bezala, bertsosarrerak.eus webgunean daude eskuragarri; baita bihar bertan, saioaren aurretik, Bastero Kultur Etxeko leihatilan ere.