Ura Bere Bidean 2023 ekitaldia urriaren 28an, larunbatarekin, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-ko (BEC) erabilera anitzeko Bizkaia Arena pabilioian ospatuko da; proiektu berritzaile horretan, hainbat belaunalditako euskal artistek bat egingo dute euskarazko musika-ondarea sortzeko.

Aurtengo edizioan estilo eta belaunaldi anitzeko hogei artistak hartuko dute parte, zehazki honako hauek: Doctor Deseo (Francis Diez), Parabellum, Delirium Tremens (Andoni Basterretxea), Urtz (Xabi Camarero), Sorotan Bele (Urbil Artola eta Gorka Sarriegi), Gozategi (Asier Gozategi eta Iñigo Goikoetxea), Mikel Urdangarin, Gatibu (Alex Sardui eta Haimar Arejita), Zea Mays (Aiora eta Piti), Anne Etchegoyen, Esne Beltza (Xabi Solano), Skakeitan (Peio Armendariz), En Tol Sarmiento (Iñigo Etxezarreta), Rozalen, Kalakan, Olatz Salvador, Bulego (Tom Lizarazu), Idoia, Neomak eta Sune.

Hainbat belaunalditako euskal artisten arteko topaketa musikala eta euskarazko ondare musikala sortzeko proiektu berritzailea da Ura Bere Bidean, eta Fair Saturday fundazioak sustatzen du. Egitasmo horretan, artista ospetsu zenbaitek garai guztietako euskal piezak berrinterpretatzen dituzte, Grammy sari bat jaso duen Fernando Velázquez konpositoreak egindako bertsio sinfonikoetan.

Ekitaldi handi horretarako sarrerarik eskuratu ez baduzu, oraindik bakarren batzuk badaude eskuragarri bezperan, hilaren 27an ostiralarekin, 20:00etatik aurrera eskainiko duten entsegu orokorrerako.

Zalantzarik gabe, urte amaiera honetako hitzordurik aipagarriena izango bada ere, egutegia aldatu aurretik Aitana, Melendi edota Moraden ekitaldiak hartuko ditu Bizkaia Arenak, baita Fernandisco mitikoaren eskutik Love the 90 ‘s proposamena burutuko duten hamarkada horretako artistak ere.

Aitanak azaroaren 1ean aurkeztuko du bere azken lana, Alpha Tourm. eta azaroaren 10ean eta abenduaren 15ean, berriz, bere estreinako albuma kaleratu zuela ospatzeko, Melendik kantatuko du. Jatorrizko sustraietara itzuli eta 20 años sin noticias izenburupean prestatu duen bira berrian, bere lehen diskoetako errepertorioaren zati bat berrinterpretatuko du, orain 15 urte baino gehiagotik abestu ez dituen kantak eskainiz.

Remember paradise

Azaroaren 11n erabat bestelako erregistrora irauliko da Bizkaia Arena, Remember Paradise jaialdiaren 60. urteurrenaren agertoki bihurtzeko. Bertan, bumping eta tekno zaleak urteko Remember jaialdi azpimarragarrieneko parte izango dira.

Motorola, Normal, M.D.L.R. eta BZRP Music Session # 47n Bizarrapekin burututako kolaborazioa eta kantuengatik ezaguna den Moradek azaroaren 18an aurkeztuko du bere bigarren diskoa, Reinsertado. Bertako 19 abesti ezagunetan “pobreziak, maitasunak, polizia gehiegikeriak, erresistentziak eta delinkuentziak baldintzatutako bere bizitzaren kontakizun zintzoa partekatzen du.”

Bestalde, Marea ere agertokietara itzuliko da, Los potros del tiempo disko berria aurkezteko. Azaroaren 25ean du hitzordua BECen, Sin riendas 2023 biraren baitan.

Abenduaren 1ean elektrolatinoaren zaleak I love Reggaeton jaialdian bilduko dira, eta hainbat artistaren abesti ezagunak dantzatzeko aukera izango dute: Alexis & Fido, Yandar & Yostin, Osmani García, Ángel López, Dasoul, Big Yamo, Danny Romero, Lorna, Buxxi, Henry Méndez, K-Narias, Pilson, Joysi Love Ex (La Factoría), Crossfire, José De Rico, Music Hit Factory feat La Gatita eta saio osoa girotzeko, Dame más Gasolina DJ ‘s.

Hurrengo egunean, 90eko hamarkadako musika izango da nagusi, Love the 90´s ikuskizunarekin. Fernandiscok izango da aurkezlea, eta bertan izatekoak dira Safri Duo; Jenny de Ace of Base; Corona; DJ Sash!; Daisy Dee de Technotronic; Whigfield; Chimo bayo; Paco Pil; OBK; Rozalla; Marian Dacal; Double Vision; Kriss Orue; eta Sensity Worldo Jumper Brothers.