Síguenos en redes sociales:

Irun Hiria Kutxa Literatur Sariak baditu irabazleak

Irun Hiria Kutxa Literatur Sariak baditu irabazleak

Irun Hiria Kutxa Literatur Sariaren irabazleak iragarri dituzte dagoeneko. Xabier Lasak, Ura ez baita beti gardena lanarekin eta Martha Asunción Alonsok, Cartas a Nensi lanarekin. Poesia modalitatean, berriz, Andrés García Cerdán saritu dute Equipos de respiración urcuática lanagatik, eta Jon Gerediaga Zeru-lurren liburua obrarekin. Sari banaketa azaroaren 24an izango da, Irunen.

Guztira 331 lan aurkeztu dira sari hauen 45. Ediziora; horietatik 182 gaztelaniazko eleberriak izan dira eta 21 euskarazkoak; poesian berriz, 111 poeta aurkeztu dira gaztelaniaz eta 17 euskaraz, Kutxa Fundazioak ohar batean jakitera eman duenez.

Aurkeztutako obren jatorriari dagokionez, parte-hartzerik handiena Euskadik izan du ( % 24), ondoren Madrilgo Erkidegotik bidalitakoak ( % 18), eta jarraian Andaluzia, Katalunia eta Valentziako Erkidegoetakoak. Euskaditik aurkeztutako lan guztietatik, gehienak Gipuzkoatik etorri dira, % 70, baita euskaraz aurkeztutako lanen % 65 ere.

Sarien azken edizioa 2021ean egin zen, eta David Montielek irabazi zuen gaztelaniazko eleberrian Historia provincial de la infamia lanarekin, eta Alaine Agirrek euskarazko eleberrian Karena lanarekin. Poesian, Pablo Luquek irabazi zuen gaztelaniazko saria Greenwich lanarekin, eta Leire Vargasek, Dena ametsa den irudipena lanarekin.