Jazzaldia: Gaur jasoko du ohorezko saria Abdullah Ibrahimek
Jazz periferikoan dabiltzan autoreak errekonozitu nahi izan ditu aurten Donostiako Jazzaldiak, horien artean, Hego Afrikako jazz-musikaririk esanguratsuenetako bat: Abdullah Ibrahim pianista. Gaur gauean berak hasiko du Trinitate plazako emanaldia, eta hantxe bertan luzatuko dio Donostiako Jazzaldiak urtero eskaintzen duen ohorezko saria. Antolakuntzak, gainera, ez du nolanahiko programa osatu du gauerako, Ibrahimen ondoren, Nubya Garcia saxofonistaren txanda etorriko baita. Saio borobila zinez, Garciak maiz aipatu izan baitu bere erreferentziazko autoreen artean aurrezko joko duen pianistaren eragina. Eta ez hori bakarrik, bi musikariek euren tradizioetan irmoki sakontzen dutelako musika sortzerako garaian.
Ibrahimen lehen pausoak 1960ko hamarkadan hasi ziren, Hego Afrikan bertan. Gerora, Duke Ellingtonen eskutik nazioarteko merkatura jauzi egin zuen. Apartheida babesten zuen gobernuarentzat, jazza mugimendu musikal iraultzailea zen. Gauzak horrela, Ibrahimek erbestera kondenatutako bizitza pairatu behar izan zuen, 90eko hamarkadan politika segregazionistak irauli zituzten arte.
Bitartean, Europako eta, bereziki, New York-eko eszenan garatu zuen bere ibilbide oparoa. Gaur gaueko kontzertua, pianistak Jazzaldian eskainitako seigarren kontzertua izango da. Estreinakoz 1998. urtean jo zuen Donostiako Jazz Jaialdian, gaurkoan bezalaxe, hirukote formatuan.
Temas
Más en Cultura
-
Los Óscar se retransmitirán gratis a todo el mundo por YouTube a partir de 2029
-
Miguel Ríos cancela el Concierto Solidario de Navidad de Super Amara por prescripción médica
-
Arte, fotografía y experimentación audiovisual, miradas de Tabakalera y Kutxa Fundazioa para 2026
-
Los Rolling Stones cancelan los planes para una gira en 2026
