Karel Mark Chichon Kanaria Handiko Orkestra Filarmonikoaren zuzendariak lehen aldiz zuzenduko du Euskadiko Orkestra, osagai nagusitzat Prokofieven Romeo eta Julieta balleteko hainbat suite izango dituen denboraldiko azken-aurreko programan.

Kontzertuak bihar eta etzi izango dira Donostiako Kursaal Auditorioan; 8an, Gasteizko Principal An-tzokian; maiatzaren 9an, Iruñeko Baluarte Auditorioan eta 12an Bilboko Euskalduna Jauregian, euskal talde sinfonikoak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Romeo eta Julieta balleta (1935) San Petersburgoko Kirov Antzokiaren enkargu bat izan zen, une hartan Prokofiev Sobietar Batasunera behin betiko itzultzekotan zen, bi hamarkada atzerriratuta egon ondoren, aurrena Estatu Batuetan eta gero Europan.

Chinchonek beren beregi balletaren pieza nagusietako bi orkestra-suiteen aukeraketa bat interpretatuko du Euskadiko Orkestrak

Egitarauaren lehen zatia Erich Wolfgang Korngolden Biolontxelorako Kontzertuari eskainiko zaio, Anne Gastinelen eskutik. Hamahiru minutuko pieza da, eta konposatzaile txekiarrak 1946an Bette Davis protagonista duen Engaño filmerako egin zuen soinu-banda handitu egiten du.

Andris Dzenitis letoniar konpositorearen Postludium Ice piezarekin osatuko da programa.