Datorren asteazkenean, maiatzaren 1ean, ohi bezala, Errenteriako Dantzari Txiki Eguna ospatuko da. Ereintza Dantza Taldeak antolatzen du urtero eta Herri Arte Eskola eta Errenteriako Udalaren laguntza jasotzen du.

Taldeak

Jaialdiak Euskal Herriko herri ezberdinetatik etorritako zortzi talde bilduko ditu. Guztira 350 dantzari inguru espero dira. Hauek dira aurten parte hartuko duten taldeak: Murixka (Lezo), Orbeldi (Usurbil), Zumaiako Dantza Eskola (Zumaia), Haurtzaro (Oiartzun), Hondarribiako Dantza Eskola (Hondarribia), Udaberri (Tolosa) eta Pasaia Musikal (Trintxerpe)

Dantzariak

Egitarauari dagokionez, egunari hasiera emateko, dantzariak herriko kaleetan zehar ibiliko dira goizeko 11.30etatik aurrera, Koldo Mitxelena plazatik abiatuta. Desfileak hiru ibilbide ezberdin izango ditu, horrela erdiguneko kale guztiak festa giroan murgiltzeko.

13.15ean Gamon Zumardian elkartuko dira talde guztiak azken dantzaldia egiteko. Arratsaldeko saioari dagokionez, 16.15ean trikitilariek ekingo diote; eta jarraian, 16.30ean Modesto musika joleak eta bere organoak gaztetxo guztiak dantzan jarriko ditu.

Eguraldi txarra izanez gero, Koldo Mitxelena ikastetxeko eta Koldo Mitxelena-Esmalteriako aterpetan egingo da goizeko saioa. Arratsaldekoa, berriz, Gaztaino auzoko frontoi-aterpe berrian egingo litzateke.

Ereintza Dantza Taldeak eskerrak eman nahi dizkie bazkaria antola-tzen egongo diren eragile eta komertzioei.