Nazioarteko Flysch Organo Jaialdiak bost kontzertu eskainiko ditu
Donostia – Pandemiak eragindako bi urteko murrizketen ondoren, Nazioarteko Flysch Organo Jaialdiak udaldiko datak berreskuratuko ditu eta uztaileko larunbatetan Oriora, Zumaiara, Getariara eta Debara itzuliko da bost kontzerturekin, azken udalerri horretan bi egingo baitira. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu eta 2020an eta 2021ean irailera eramandako ziklo hau atzo aurkeztu zuten Donostian eskainitako prentsaurrekoan. Foru arduradunek gogora ekarri zutenez, ekitaldiaren helburua nagusia musika-tresna hori ezagutaraztea da, gure lurraldeko ondarea “zaintzea eta balioestea”, eta bertako eskaintza kultural eta turistikoa “erakargarriagoa egitea”.
Lehenengo hitzordua Orioko parrokia-elizan izango da gaur bertan, eta Aaron Ribasek hainbat egileren piezekin osatutako Toccata Nocturna. Introspekziotik su artifizial distiratsuetara eskainiko du.
Uztailaren 9an Zumaiako San Pedro parrokian Alize Mendizabalek joko du Andra Mari abesbatzarekin batera eskainiko duten kontzertua. Andoni Sierraren zuzendaritzapean, Junkal Guerrero euskal konpositorearen Arimaren besarkadan (Requiem) interpretatuko dute.
Hilaren 16an Santiago Banda eta Ana B. García izango dira protagonista Debako Santa Maria la Real tenpluan egingo den lau eskuzko emanaldian. Gainera, Julio Blasco konpositoreak moldatutako orkestra-piezen mundu mailako estreinaldia izango da. Eliza horretan bertan izango da zikloko azken kontzertua uztailaren 31n, eta Jon Laukvik organistak XVIII. mendetik XIX. mendera bitarteko alemaniar tradizioko obrak interpretatuko ditu. Aurretik, hilaren 23an, Jesus Gonzalo Lopez Getariako San Salbador parrokian izango da, 1854 eta 1934 arteko organorako musika emanaldia eskainiz. l
Temas
Más en Cultura
-
“Para dar peso y luz al cine vasco, la Filmoteca Vasca va proponer proyectos de restauración todos los años; el lunes presentaremos uno”
-
Andoain, lista para convertirse este sábado en la capital del rock de Euskal Herria
-
Miley Cyrus presenta Something Beautiful, su ópera experimental que "redefine la belleza"
-
Linkin Park agota en menos de una hora las 30.000 entradas para su concierto en Madrid