Iñaki Segurola idazlea zendu da
Filologo eta hiztegigilea duela 60 urte jaio zen Azpeitian
Iñaki Segurola euskal idazle, filologo eta hiztegigile azpeitiarra hil da ostiral honetan, 60 urte zituela. Hiztegigintzan egindako lana nabarmena izan da, Orotariko Euskal Hiztegiaren proiektuan lan egin zuen azken 30 urtetan, eta baita Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoan ere. Euskaltzain urgazlea zen 1991z geroztik.
Joan den urtean argitaratu zuen Segurolak bere azken liburua Koiteretzia eleberri dialogikoa. Haren aurretik, beste lau plazaratu zituen: Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo (2005), Nere gorringotik (2008), Arrazoia ez dago edukitzerik (2012) eta Sed quia sua (2020).
Hainbat hedabidetan kolaboratzaile, Segurola 1962an jaio zen Azpeitian.
Temas
Más en Cultura
-
Rowan Atkinson y un bebé, juntos en una comedia navideña de Netflix
-
Beasain celebra el "patrimonio recuperado" en su parroquia con un concierto especial
-
'Adiós, Robe', una despedida imposible para sus seguidores
-
Irati Gorostidi: “Que se esté volviendo hacia atrás quiere decir que quizá la ruptura tras el franquismo no fue tal”