Urte amaiera gainean dugu, eta 2021ean zeresana eman dituzten 18 hitz edo esamolde hautatu ditu UZEIk. Urtero legez, eta umore-puntu batekin, hitz-sorta plazaratu du Terminologia eta Lexikografia Zentroak. Albisteek arrasto nabarmena uzten dute eguneroko hizkeran, baina, zenbaitetan, "mundu mailako gertaerei ere euskal kulturatik beste modu batera ere begiratzen diegula erakusten dute". adierazi dute prentsa oharrean.

Pandemia hizketagai nagusi izan den arren, UZEIk hautatuko hitz-sortan bestelako gaiak ere nabarmendu dira, esate baterako, Suezko kanala blokeatu zuen kontainer-ontziak eta brexitak eragin duten hornigaien urritasuna, aurten onartu diren legeetan jaso direnak (adibidez, genero-autodeterminazioa), edo itzalaldi elektriko handi bat gertatzeko aukera.

Kronologikoki aurkeztuak, hauek dira amaitzear dugun urteko 18 hitzak:

  1. Momotxorro.
  2. Salpa.
  3. Faltsutze sakona.
  4. Txortaketa.
  5. Molac.
  6. Zatzaizkit.
  7. Indarkeria bikarioa.
  8. Genero-autodeterminazioa.
  9. Parrilla.
  10. Taikonauta.
  11. Negazionista.
  12. Apaepeka.
  13. Kolada.
  14. Urritasuna.
  15. Meta.
  16. Ekozidio.
  17. Itzalaldia.
  18. Aldaera.

Guztien azalpena UZEIk bere webgunean argitaratu du, eta gainera, gogoan hartu behar da aurten, gainera, lehen aldiz, urteko hitza aukeratu dute elkarlanean UZEIk eta Euskaltzaindiak: hain justu, zerrendako azkena, aldaera, lehendik ere arautua egonik izanik, erabilerak berritu duen hitza.