Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala abenduaren 18an ospatuko da Iruñean
Getxon hasiko da irailaren 24an eta abenduaren 18an bukatuko da
Bertsozale elkarteak jakinarazi duenez, 2022ko udazkenean egingo da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 18. edizioa. Getxon abiatuko da irailaren 24an eta Iruñean bukatuko da abenduaren 18an. “Pandemiak eragindako egoera leundu den honetan, lurraldeetako txapelketak ahalik eta normaltasun handienarekin bururaino eramateko modua izango dela aurreikusi dugu”, azaldu du Bertsozale elkarteak.
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren helburua Euskal Herrian zehar, herrialdez herrialde eragitea eta bertsolaritza sustatzea da. Horren ondorioz, elkatearen arabera, saioen bidez zaletasuna areagotzen da, bertso-eskolentzat “bizigarri” dira eta “ilusio piztaile” da tokian tokiko bertsogintzan.
Gainera, finala Iruñean izateak Iruñerrian eragitea du xede, izan ere, 2005tik gaurdaino BEC-en ospatu baita. “Ez da asmo isolatua, Nafarroan bertsolaritza sustatzeko ahalegin handia egin du Nafarroako Bertsozale Elkarteak 1984. urtetik. Horren ondorio da, besteak beste, Nafarroako Gobernuak 2018an bertsolaritza Kultur Intereseko Ondasun izendatu izana”, azaldu dute.
Temas
Más en Cultura
-
Kursaal Eszena: Paloma San Basilio, Laurie Anderson y The Waterboys en otoño, y Ryan Adams para 2026
-
Fallece el etnógrafo Fermin Leizaola, estudioso del mundo rural y el pastoreo vasco
-
Gorka Urbizu, Izaro y Zea Mays tocan gratis en 'Gaztea Musikaren Eguna'
-
Dantz Point 2025 llevará la música electrónica a seis localidades de Gipuzkoa este verano