- Carmen Artaza mezzosoprano donostiarrak Frederic Jost baxu baritono alemaniarrarekin batera errezitaldia eskainiko du gaur Musika Hamabostaldiko Ganbera Musika Zikloan, Haydn, Schubert, Rossiniren eta Mozarten lanak interpretatuz. Frankfurteko Opera Studioko Lied irakasle Hilko Dumno pianoarekin lagun izango dute, San Telmo Museoan entzun ahal izango den kontzertuan. Artazak Lehen Sari Nagusia irabazi zuen 2021ean Tenor Viñas Nazioarteko Kantu Lehiaketan, eta besteak beste, Mozart Saria eta Publikoaren Saria ere irabazi zituen; Jost aldiz, Alemaniako antzoki garrantzitsuenetakoa den Berlingo Staatsoper Unter den Lindenetik dator. Eta azkenik, Dumno, "maisu handia da" kantariei akonpainamendua egiten, atzo Hamabostaldiak nabarmendu zuenez.