Jose Mari Zabalak enpresen "iragana, oraina eta etorkizuna" ikertu du

17.06.2021 | 00:20
Jose Mari Zabala, atzo San Telmo Museoan.

Donostia – Donostiako San Telmo Museoaren "Museo Bikoi-tza" ekimenaren parte izango da Gipuzkoako industria-ekoizpenaren munduari begirada botatzen dion Jose Mari Zabala artistaren "magia, materia eta beharra" bideo-lana.

Zabalak atzo aurkeztu zuen bere pieza, Susana Soto Museoko zuzendaria eta Jaime Otamendi Donostia Kulturako zuzendaria lagun zituela. Asier Mendizabalek 2018an aurkeztutako proposamena, "oso maitatua" dela eta "iragana, oraina eta etorkizuna" batzen dituela esan zuten.

Lan horretan arreta berezia jar-tzen du "agertu eta garatu" diren euskal enpresen jarduera ekintzailean; eta artistak adierazi zuenez, bere ikerketan, desagertzen joan diren "aitzindari" haietatik "zutik zer geratu zen" ikusi nahi izan omen du.

Halaber, familia-komunitatea bera nola inplikatzen den aztertu du artistak, enpresei belaunaldiz belaunaldi jarraipena emanez, etekinak haietan inbertituz eta "gu gaur egun garena eraikiz".

Bere proposamena San Telmoko funtsetan oinarritu da, "gureak ziren gauzak berreskuratu eta denborarekin nola desagertu diren ikustea" bilatuz.

Azaldu zuenez, "magiak, onura bat lortzeko helburuarekin jarduteko gaitasun espezifikoa" du hizpide, "ezinbesteko kausa eta efektuko kateatzea lortuz"; ez da "mirari" huts bat. Eta "gizakiaren lorpenik handiena, bere burua sortu izana" dela gaineratu zuen

Irundarrak Erlea Manerosen lekukoa hartuko du Museoaren proiektu honetan. Helburua, hainbat artistaren eskutik bildumaren eta kontakizun museografikoaren berridazketa batzuk sustatzea da. Bere lana erakusketa iraunkorrean proiektatuko da, "Industria, aldaketaren motorra" eremuan, 2022ko ekainaren 19ra bitartean.

Objektu horiek kontserbatzea "funtsezkoa" dela esan du Sotok, gero "ondare bihurtzeko". Otamendik, berriz, Museo Bikoitzeko partaide diren artista gonbidatuen "kate" hori ez etetearen aldeko aldarrikapena egin zuen.

noticias de noticiasdegipuzkoa