Lurrikara metaforikoek astindutakoetatik eraiki ditu Nerea Loiola Pikazak Epizentroa bildumak jasotzen dituen zazpi ipuinak. Idazle debarrak Donostian aurkeztu zuen atzo Ereinek argitaratutako liburua. Kontakizunak autonomoak badira ere, giza harremanetan ezarritako ardatzak eta erabakien inguruko aferek liburuari osotasuna ematen diotela uste du Loiola Pikazak.