- Nerea Arrien lekeitiarrak helduentzako narrazio liburu bat aurkeztu zuen atzo Donostian. Erein argitaletxeak Jende likidoa argitaratu du, Zygmunt Baumanen pentsamendu likidoari tiraka eta egungo gizarte-erlazio postmodernoetan oinarritutakoa ipuin sorta. Horretan, Arrienek bihurritu egin du Baumanen metafora uraren zikloaren egoerei erreferentzia esplizitua egitean. "Polimaitasuna, bakardadea, irudiaren tirania" eta "marea likidoan" igeri egiten duten beste hainbat gai landu ditu idazleak, orokortasunetik zehaztasunera bidean. /Argazkia: