Ponpeiako arkeologia-guneko ikertzaileek atzo jakinarazi zuten Termopolio baten aurkikuntza; leku horietan zerbitza-tzen zitzaien herritarrei janaria eta edaria, eta ukigabe, dotore apainduta eta janari arrastoekin topatu dute.

Italiako Kultura Ministerioak eta arkeologia-eremuko arduradunek plazaratu zuten atzo, beraien iritziz "Ponpeiako beste aurkikuntza zirraragarri bat, Regio V.-eko mantentze eta zaharberritze egitasmoaren baitan hasitako indusketei esker".

Hiriko maila apaleneko bizilagunei otorduak zerbitzatzen zitzaizkien Termopolio bat da. Bikain kontserbatuta dago, eta mostradorean zaldian doan itsasoko ninfa bat eta beste zenbait animalia koloretsu ditu, izugarri distiratsuak, hiru dimentsiotakoak direla ematen dutenak; azaldu dute. Hiru dimentsiokoak diruditen distiratsuak, azaltzen dute.

Baina arkeologoak gehien harritu dituena beste zerbait izan da, kalean saltzen zen janariaren hondarrak dituzten ontziak topatu baitituzte, "eramateko janariaren" sorburu izan daitezkeenak.

Izan ere, ponpeiarrek elikagai eta edari beroak kalean kontsumitzeko ohitura baitzuten. Dagoeneko, ponpeiako arkeologia gunean jarduten duten ikerlari eta arkeologoak material horiek aztertzen ari dira, aurkikun-tza berri hauek erromatarren garaiko elikadura-ohiturei buruzko informazioa ekarriko dutelakoan.

"Ponpeiako eguneroko bizitzaren testigantza berri bat izateaz gain, termopolio hori aztertzeko aukerak ezohikoak dira, lehenengo aldiz induskatu baita ingurune oso bat abangoardiako metodologiak eta teknologiak erabiliz, eta horri esker datu ezezagunak azaleratzen ari dira", azaldu du Massimo Osanna, Pompeiako Arkeologia Eremuko zuzendari nagusiak.

Orain, diziplinarteko lanari esker, hainbat analisi egingo dira laborategian, "dolia" horien edukia ezagu-tzeko. Izen hori zuten buztinezko ontzietan prestatzen baitzuten janaria antzinako Erroman. Indusketa lanetan hasi eta aurrena azaleratu diren termopolioaren erakusmahaiko dekorazioan, aurrealdean nereida (ninfa) bat agertzen da zaldi gainean, itsas ingurune batean; eta, alderik laburrenean berriz, seguruenik denda beraren irudia izango zena, idazkun komertziala bailitzan.

Gainera, termopolioan beste hainbat material aurkitu dituzte biltegi zein garraio lanetarako: bederatzi anfora, brontzezko ontzi bat, bi flasko eta zeramikazko lapiko bat.

Greziar jatorriko izenak adierazten duenez, termopolioetan harlangaitzezko mostradorean sartuta egoten ziren "dolia" (ontzi) handietan kontserbatutako edariak eta janari beroa zerbitzatzen ziren; eta oso ohikoak ziren mundu erromatarrean, herritarrek ohitura handia baitzuten "prandium"-a (janaria) aire librean kontsumitzeko.

Ponpeian laurogei bat aurkitu dira, baina bakar batean ere ez da agertu erabat margotutako mostradorerik, parekorik gabeko aurkikuntza berri honen adierazgarri.

Lehen analisien arabera, termopolioan saltzen ziren janariak eta edariak erakusten dira erakusmahaiko margolanean: koadroetan bi basahate ikusten dira, eta hain zuzen ere, ahate-hezur zati bat topatu dute on-tzietako baten barruan.

Txerria, ahuntzak, arrainak eta lurrezko barraskiloak ere ikusten dira marrazkietan, otorduak egiteko erabiltzen zituzten animalia-jatorriko produktu anitzen lekuko.

Barrualdean ardotarako erabiltzen zuten "dolio" bat ere aurkitu dute, eta ontziaren hondoan, nahita ehotutako babak topatu dituzte, Apicius-ek zioen legez, ardoaren zaporea eta kolorea aldatzeko erabiltzen zirenak, zuritu egiten baitzuen.