- Xabier Lizardi Literatura Sariaren 39. edizioa martxan da berritasun batekin: oinarriz haur eta gazteentzako saria izan arren, aurtengoa, haur literatura saria izango da, 7-12 urte arteko irakurleei zuzendutakoa.

Lanak urtarrilaren 29a bitartean aurkez daitezke, bai Sanz Enea kultur etxean, baita posta elektronikoz (kultura@zarautz.eus) ere, oinarrietan aipatzen diren baldintzen arabera, betiere. Lanak jatorriz euskaraz idatziak izan behar dira, originalak, argitaragabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak. Luzera, aldiz, 22.000-34.000 karaktere bitartekoa izango da. Partaide bakoitzak lan bat baino gehiago aurkez dezake.

Irabazleak 4.000 euro jasoko ditu, eta ipuin saritua argitaratuko du Zarauzko Udalak behar diren marrazkiez ederturik.