- Interneteko konexioaren laguntzaz aurtengo Dantz Point Gipuzkoa etxetik edo nahi den lekutik ikusi eta entzun ahal izango da, nahiz eta kalean izan. Bihartik aurrera, DJ saioak eskainiko dira Gipuzkoako gune esangura-tsuenetatik, jarraipena, hori bai, online egiteko; izan ere, koronabirusaren egoera honetan, ezinbestekoa baita leku berean jende gehiegi ez biltzea.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa duen eta streaming bidez jarraitu ahal izango den jaialdi honetan aurreikusitako sei saioetatik lehena Pasaia izango da; hain zuzen ere Lucretia belaontzitik en-tzun ahal izango da abangoardiako eta elektronikako sei musika saioetako aurrenekoa.

Pasaia, Zumaia, Oñati, Zerain, Azpeitia eta Arrasate herriak aukeratu eta baieztatu diren arren, emanaldien egutegia ez da oraindik erabat itxi. Zumaian flyschean izango da, Oñatin Arantzazu inguruan, Azpeitian Loiolako santutegian, Zeraingo Aizpea meategietan, eta azkenik Arrasaten amaituko da erronda, XV. mendeko baserri historiko batetik egingo den DJ saioarekin.

Bestalde, zehaztuta dago musika-saioak urriaren 14an (Pasaiako belaontzian), urriaren 27an, azaroaren 10ean, azaroaren 24an, abenduaren 9an eta abenduaren 22an izango direla, baina azken data horiek ez dute oraindik lekua esleituta, eta laster jakinaraziko da.

Leku horiek guztiak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak ikuskatu eta berretsiko ditu, COVIDaren aurkako neurri guztiak betetzen direla bermatzeko.

Dantz Point-eko ordezkariek azaldu dutenez "punta-puntako proiektua da, eta bakarra Estatuan, oraindik ez baita horrelako formatuko jarduerarik egin".

Egitasmoaren helburuen artean, honako hauek nabarmenu dituzte: "Musika elektroniko eta garaikidearen bidez, teknologia berriak eta berrikuntza kulturala lagun, lurraldeko espazio esanguratsuenak balioestea; abangoardiako musika garatzea, arkitektura edota ondarea bezalako beste diziplina batzuekin bat eginez; kultura, diziplinarteko artea, Komunikazioaren Informazioaren Teknologia Berriak (IKT) bezalako elementuak elkartzea; baita auzolana, turismoa, abangoardia eta lekuan lekuko kultur-ondarearen nazioartekotzea ere. Berrikuntza artistiko eta kulturala sustatzen lagundu, edukiz eta formaz oso freskoa den sareko proiektu berritzaile bat eskainiz".

Lehenengo saio honetan, 1927. urteko Lucretia belaontzitik, DJ eta itsasontziko patroia ere baden Ibailo izango da protagonista Pasaiatik. Kultura-ekimen hori PiztuKulturaren babesean kokatzen da. Kultura suspertzeko egitasmo hori, COVID-19ak sektorean eragindako krisiari aurre egiteko sortu da, krisiak eragindako galerak arintzeko, kultura-proiektuei iraunkortasuna emateko eta Gipuzkoako gizartean kultura-kontsumoa sustatzeko asmoarekin.

Bihar, urriak 14. Pasaiako Lucretia belaontzitik, Ibailo DJ eta itsasontziko patroiaren emanaldia. Euskadiko DJunderground eszenako izen nagusietako bat.

Urriaren 27a, asteartea.

Urriaren 10a, asteartea.

Azaroaren 24a, asteazkena.

Abenduaren 9a, asteazkena.

Abenduaren 22a, asteartea.

Pasaiako Lucretia belaontzia. Lucretia en Pasaia. Oraingoz, data zehaztuta duen hitzordu bakarra: bihar.

Oñati. Arantzazu inguruan ospatuko da.

Zumaia. Emanaldia flyschetik egingo da.

Azpeitia. Loiolako santutegitik.

Zerain. Saioa Aizpeako meategietatik egingo da.

Arrasate. XV. mendeko baserri historiko batetik.

Streamingean. Dantz-en webgunean (www.dantz.eu), Dantz-en eta Gipuzkoa Kulturaren Facebookeko orrialdeetan (@dantzmusik, @gipuzkoakultura), eta Dantz-en Twitch-eko orrialdean (@DantzTV).