COVID-19ak ekarritako pandemia dela eta, litekeena da hondartzetan eta igerilekuetan oso eroso ez sentitzea, udan jendez gainezka egoten diren lekuak baitira. Udako protagonistak direnez, edukiera gainezka egoten da, eta batzuetan bete beharreko segurtasun neurriek urduritasuna ere sortzen dute askorengan.

Udako plan guztiek ez dute zertan , ordea, hondartzekin edo igerilekuekin lotutakoak izan beharrik. Lasaitasuna eta bakea aurkitu asmoz, jende pilaketak saihestu eta leku lasaiagoen bila ere joaten dira batzuk. Hernaniko Fagollaga auzoan, adibidez, Urumea ibaiaren ertzean, belarretan lasai etzan, eta beroa izanez gero uretan baina-tzeko leku paregabeak daude.

Fagollaga izeneko jatetxearen parean autoa aparkatu, ondoko zubi txikia zeharkatu eta Urumea ibaiaren ondoko bidexkan murgildu gara, inguru horietan udako arratsaldeak nolakoak diren ikusteko. Garai batean presa zegoen lekuan, zuhaitz batetik zintzilik dagoen soka bati heldu eta uretara salto egiten dabiltza gazte batzuk. Haiei begira daude, ibaiaren beste aldean, Nerea Urruzola, Garbiñe Elizegi eta Olatz San Sebastián, Hernaniko hiru lagun. "Aurten hasi gara hona etor-tzen, eta normalean arratsaldetan etortzen gara. Umeek piragua-ikastaro bat egin zuten aurrerago dagoen leku batean eta horrela ezagutu genuen ingurune hau", azaldu digu Urruzolak.

Haurrei asko gustatzen omen zaie lekua, baina aukera desberdinak bilatzen saiatzen dira beti gauza berbera ez egitearren. "Goizetan hondartzara joaten gara, atzo arratsaldean igerilekuan egon ziren umeak, eta gaur ibaira etorri gara, aldatzeagatik", esan du Urruzolak. "Umeek sarritan eskatzen digute hona etor-tzeko, beraientzat plan desberdina delako", gehitu du Elizegik.

Zuhaitzen itzalpean eserita, urer-tzean harriekin jolasean dabilen haurrari begira adi-adi daude Maria Ajuria eta Freddy Stockly hernaniarrak. "Udan askotan etortzen gara hona eta baita bailarako beste leku batzuetara ere. Leku hau gertuago dago guretzat, paseatzeko aukera ematen digu eta freskoagoa ere bada", esan du Ajuriak. Uretan sar-tzeko bero handia egin behar du, bestela kosta egiten omen zaie bertan bainua hartzea. Haurra, berriz, beti uretan jolasean aritzen dela dio: "Harriak botatzen ibiltzen da, eta, bestela ere, hondartzan baino jolas gehiago daude hemen berarentzat. Guri ere gehiago gustatzen zaigu leku hau, naturatik gertuago sentitzen baikara".

Donostiatik etorri da Aitor Otxoa de Eribe lagun koadrilarekin. Belarretan lasai etzanda daude, eta askotan etorri ez arren, asko gustatzen zaizkie Urumea ibaiaren inguruko paisaia hauek. "Hondar-tzan jende gehiegi egoten da orain eta ezin jakin sartu ahal izango garen ala ez. Beroa egiten duenean leku honetan itzala izaten dugu eta lasaiago egoten gara", azaldu digu.

Ibaiaren beste er-tzean, pixka bat aurrerago, autoa utzi eta lasai egoteko beste leku atsegin bat topatuko dugu, lehengoa baino handiagoa. Leku nahikoa dagoela aprobetxatuz, jendea piknik egitera joaten da bertara; mahaia eta aulkiak ipini eta senideekin zein lagunekin merienda-tzera.

Plan horixe aukeratu dute Astigarragako Onditz Lonbidek eta Olaia Otxotekok euren bikote eta seme-alabekin batera. "Aurten bigarrenez etorri gara. Gaur ez dabil jende asko, baina esan digutenez asteburuetan jende andana ibiltzen omen da", esan digu Ondi-tzek. Kolore horiko mahai baten inguruan eserita daude eta patata zorro batzuk ireki dituzte. "Gaur piknik moduan etorri gara, eta geroxeago afari-merienda egingo dugu", esan digute.

Beraiek ere lasaitasun bila etortzen omen dira Urumearen ertzeko inguru hauetara: "Egoera honetan jende gutxi dabilen lekutara joaten saia-tzen gara. Hondartza lepo egoten da, eta umeak ibaian sartu eta gustura aritzen dira hemen jolasean".

Eta bada egun-pasa joaten denik ere. Chema Braz eta Janina Balseca donostiarrak goizetik etorri dira familia guztiarekin, eta izozkia jaten harrapatu ditugu aulkietan lasai eserita. "Oso ondo prestatuta etortzen gara, piknik eta guzti, bestela ezin da ezer egin", adierazi digu Brazek.

Donostian hondartza bertatik bertara izan arren familia honi ere plan desberdinak egitea gustatzen omen zaio eguraldi ona dagoenean. "Lekuz aldatzen joaten gara: batzuetan hondartzara, besteetan mendira... Hala ere, hemen, hondartzan baino erlaxatuago egoten gara, eta zuhaitzez inguratuta dagoenez berotik babesteko itzala franko dago", aipatu digu Brazek. "Lehentxeago hor ondoko tabernara joan gara kafea erostera, eta zuhaitz artetik irteterakoan, tenperatura aldaketa asko nabari-tzen da", gehitu du Janinak.