DONOSTIA. Kepa Junkera trikitilariak irabazi du Adarra Saria 2020. Orain arte Europako Musika egunean ospatu izan da sari-banaketa, ekainaren 21ean Victoria Eugenia Antzokian, baina aurten beste data batean egingo da, oraindik zehaztu gabekoa.

Adarra Sariaren Aholku Batzordea Juan González Andrés kazetariak, Irene Larrazak, Etxepare Institutuaren zuzendaria, eta Jaione Askasibarrek, Donostia Kulturaren Komunikazio zuzendaria, osatzen dute eta Kepa Junkerak Euskal Musikan egindako ekarpen handia baloratu dute.