- Erdi Arotik hasi eta XX. mende hasiera arteko Euskal Herriko pentsamenduaren eta eskolen historia biltzen duen liburua idatzi du Joxe Azurmendi pentsalariak.
Pentsamenduaren historia Euskal Herrian. Eskolaren eta gogoetaren lana gizaldiz gizaldi izenekoa EHU-ko Joxe Azurmendi Katedraren eta Jakinen elkarlanari esker argitaratu da, eta lehen aldiz, Euskal Herrian azken hamabost mendeetan izan diren pentsalarien bilduma dugu esku artean.
Bost atal historiko nagusitan banatuta dago: Erdi Aroaren hastapenak, Erdi Aroa, Aro Modernoa, Ilustrazioa eta XIX. mendea. Bestalde, azken atala, XX. mendearen sarreran kokatzen da, sozialismoaren eta abertzaletasunaren hastapenean.
Gainera, liburu hau, Joxe Azurmendi Katedraren eta Jakinen artean sortutako Ur-jauzia bilduma berriaren lehen argitalpena da.