Joxe Azurmendik euskal pentsamenduaren historia jaso du
Erdi Arotik XX. mende hasiera arteko garaiak biltzen ditu liburuak, pentsalarien bilduma bat osatuz
- Erdi Arotik hasi eta XX. mende hasiera arteko Euskal Herriko pentsamenduaren eta eskolen historia biltzen duen liburua idatzi du Joxe Azurmendi pentsalariak.
Pentsamenduaren historia Euskal Herrian. Eskolaren eta gogoetaren lana gizaldiz gizaldi izenekoa EHU-ko Joxe Azurmendi Katedraren eta Jakinen elkarlanari esker argitaratu da, eta lehen aldiz, Euskal Herrian azken hamabost mendeetan izan diren pentsalarien bilduma dugu esku artean.
Bost atal historiko nagusitan banatuta dago: Erdi Aroaren hastapenak, Erdi Aroa, Aro Modernoa, Ilustrazioa eta XIX. mendea. Bestalde, azken atala, XX. mendearen sarreran kokatzen da, sozialismoaren eta abertzaletasunaren hastapenean.
Gainera, liburu hau, Joxe Azurmendi Katedraren eta Jakinen artean sortutako Ur-jauzia bilduma berriaren lehen argitalpena da.
Temas
Más en Cultura
-
“Neuk ere neure intimitatea erakusten dut, beste modu batera egitea ezinezkoa litzatekeelako”
-
La puerta del Santuario de Aralar se construirá en Albaola
-
Donostia estrenará en junio 'La isla de las perlas', la zarzuela de Sorozábal olvidada tras 80 años
-
Donostia no tiene habitaciones para recibir a Bruce Springsteen