Gilles de Rais eta Anjel Lertxundi, fikzioan berriro ere
Itzuliz usu begiak saiakeraren ondoren, Anjel Lertxundik fikzioaren bidea berreskuratu du eta horretarako orain dela 25 urte euskal literaturan tokia hartu zuen Gilles de Rais pertsonaia berreskuratu du. Bere garaian, izen bereko ipuina argitaratu zuen Piztiaren izena narrazio-liburuan. Lertxundik kontakizun horretako giroa eta hainbat pertsonaia mantendu ditu, baina Alberdania argitaletxeak kaleratu duen Gilles de Rais eleberria, beste zerbait da. “Eleberri labur zeharo umotuta da Anjelek dakarkiguna, inguru tragiko batean gauzatzen den peripezia batzuetan lazgarria, beste batzuetan groteskoa, inoiz komikoa ere bai”, esan zuen atzo Jorge Giménez Bech editoreak. Hirugarren Karlistadan kokatzen da obra eta Vincent antzerkilari frantsesari segi egiten dio Nafarroako lurraldean barrena. Berariaz sortutako antzerki-lan baten bitartez soldaduak Karlos VII.aren kausaren alde jarriko dira.
Temas
Más en Cultura
-
Las razones técnicas que han hecho que el Guggenheim de Urdaibai sea inviable
-
“En el viaje de la ‘San Juan’ no habrá papel higiénico. Hace 500 años se limpiaban con cuerda vieja”
-
“¡Cómo no íbamos a construir la nao ‘San Juan’, si es el mayor ejemplo de lo que hemos sido los vascos como pueblo!”
-
La banda donostiarra La Amenaza Constante ultima su primer disco