Zumarragako azokan aldaketak egongo dira
Sarrerako kontrolak eta barne-ibilbideak kenduko dituzte, baina maskara jarri behar da
- Zumarragako azoka normaltasun berrira egokitzen ari da. Hala, aste honetatik aurrera sarreran ez da kontrolik egongo eta erosleek ez dute zirkuitu bat jarraitu behar izango. Hori bai, saltzaileek eta erosleek maskara erabili behar dute eta metro eta erdiko distantzia fisikoa mantendu. Azoka 8.30ean irekiko dute eta 10.30ak arte adinekoek lehentasuna edukiko dute.
Alkateak prentsaurrekoa eman zuen atzo aldaketa hauen berri emateko. Distantzia fisikoa mantentzeko, azoka hiru gunetara hedatu dela gogoratu zuen. Hala, baserritarrak Euskadi plazan daude, gainontzeko janari saltzaileak Zelai Arizti pilotalekuan eta arropa saltzaileak La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan. Azokak 5.400 metro koadro ditu guztira.
Bestalde, Udala tokiko kontsumoa bultzatzeko bonu batzuk eskaini behar ditu. Bonu horietako batzuk azokako postuetan erabili ahal izango dira.
Temas
Más en Cultura
-
Bruce Springsteen & The E Street Band arrancan su gira europea en Manchester
-
La escena de Euskal Herria premia sus mejores sonidos desde la sala Jimmy Jazz
-
“Vencer en el European Blues Challenge nos puso en el foco, pero hemos seguido trabajando con pico y pala”
-
Fermin Muguruza anuncia los horarios de su fiesta en Anoeta