pirilean zehar haurrek eta gazteek egunero zientzia lan-tzeko aukera izango dute etxean esperimentuak eginez. Horretarako, Elhuyarrek #NikEtxeanEsperimentuak ekimena sortu du eta egunero bi esperimentu proposatuko dituzte: bat haurrentzat eta bestea gazteentzat. Esperimentuak bizilabe.elhuyar.eus webgunean daude eskuragarri.

Berrogeialdi honetan erronka asko ari dira zabaltzen sare sozialetan kirolaren inguruan edota dantzan egitekoak, besteak beste. "Konturatu ginen guk ere bageneukala proposamen bat egitea esperimentuekin", azaldu dio egunkari honi Aitziber Lasa Elhuyarreko Ztiam hezkuntza arloko koordinatzaileak. Beraz, Elhuyarrek haur eta gazteentzat dituen esperimentu liburuetatik -Mari Kalanbre bizitzaren laborategian, Ume jakinguratsuen esperimentu-liburua, Printze guztiz arduragabea eta Zientzia haurrentzat segundo gutxian, besteak beste- aukeraketa bat egin du, eta hainbat esperimentu hautatu dituzte hilabete osorako.

"Apirileko egutegia osatu dugu egun bakoitzari esperimentu bat esleituta eta PDFa webgunetik deskargatzeko moduan dago. Egun bakoitzeko bi esperimentu daude, eta bakoitzak bere esteka dauka, erabiltzaileak materiala eta azalpenak jasotzen dituen dokumentura zuzentzeko", azaldu du Lasak.

Bi esperimentuetako bat haurren-tzat da eta bestea gaztetxoentzat (lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza, gutxi gorabehera). "Gero egia da esperimentuaren arabera denak direla egingarriak, baina zailtasun mailaren arabera sailkatu ditugu", adierazi du.

Oso modu erakargarrian azaltzen dute esperimentu bakoitza nola egin, marrazkiekin, azalpenekin eta hainbat ideia erakutsiz. "Batzuk jostailu-itxura antzeko zerbait egiteko dira, eta beste batzuk gehiago dira fenomeno batez jabetzeko edota material ba-tzuen propietateak hobeto ulertzeko. Zientziaren esparru desberdinak lan-tzeko esperimentuak dira", azaldu du Lasak

Esperimentuak egiteko materialak eskuratzen errazak dira. "Aukeraketa egiteko momentuan kontuan izan genuen etxean gaudela eta ezin ditugula gauza oso sofistikatuak erabili. Beraz, etxean edukitzen ditugun gauzekin egiteko modukoak dira; asko jota, supermerkatu edo janari-denda batean erosteko moduko gauzak beharko dira", dio.

Normalean, oso azkar egiteko moduko esperimentuak izango dira, baina ondoren bakoitzaren imajinazioaren arabera, egindako lana luza-tzeko aukera ere izango da: "Batzuk oso azkar egitekoak dira, baina horietan ere amaitu ondoren etxeko senideen artean sortzen den elkarrizketa izaten da politena: egindako lanean sakondu, zergatiak bilatu... nahi adina luza daiteke. Eraikitzeko zerbait baldin bada, aldiz, pixka bat gehiago konplikatzen da", adierazi du.

#NikEtxeanEsperimentuak ekimeneko esperimentuak sare sozialetan partekatzea da Elhuyarrek luzatzen duen erronka, gainerakoen lanak ikusteaz gain besteek gureak ere ikus ditzaten. "Horregatik jarri dugu #NikEtxeanEsperimentuak traola: sare sozialetan esperimentuen argazkiren bat edo bideoren bat igo eta partekatzean, denok ikus ahal izango dugu gazte batzuk eta besteek zer egin duten", azaldu du Lasak.

Bere iritziz, "polita" izan daiteke besteen lanak ikusi, eta bide batez, esperimentuen bitartez elkarrengandik gertuago gaudela sentitzea. "Etxean gaudenez eta nahikoa denbora dugunez, aitzakiak behar ditugu guztiok modu batera edo bestera elkarrekin gaudela sentitzeko", dio.

Animatu, beraz, gaztetxoak, egunero esperimenturen bat egin eta sare sozialetan zuen artelanak lagunekin partekatzera.

Materiala. Iturriko ura; orrazi bat.

Nola egin. 1. Ireki iturria pixka bat, oso zurrusta fina atera dadin.

2. Orraztu zure ilea 30 segundoz, edo 30 aldiz.

3. Jarri orrazia ur-zurrustatik gertu, baina orraziaz ura

ukitu gabe. Zer gertatu zaio ur-zurrustari?

Materiala. Botila bat; puxika bat; ur hotzez betetako ontzi bat; ur beroz betetako beste bat.

Nola egin. 1. Hartu puxika, sar ezazu botilaren ahoan, eta ziurtatu ez dela gelditzen aireak alde egiteko zirrikiturik.

2. Hartu botila eta sartu ur berotan. Ikusi, ikusi nola puzten den puxika!

3. Atera ur berotatik botila, eta sartu ur hotzetan; puztutako puxika hustu egin da!

Materiala. Izotz-puska bat; paperezko plater bat; sardexka bat.

Nola egin. 1. Jarri izotz-puska paperezko platerean.

2. Zapaldu sardexkaz izotz-puska, eta mantendu hala

pixka batean.

3. Kendu sardexka. Zer gertatu da?

Materiala. 5 litroko ur-botila bat; 1,5 litroko ur-botila bat; lastotxo bat; plastilina pixka bat.

Nola egin. 1. Guraizeez bi botilak moztu; ipurdia kenduta nahikoa da.

2. Haien tapoietan, zulo bana egin behar duzu. Edozein kasutan, zulagailu elektrikoa ala orratza

erabili, heldu baten laguntza beharko duzu. Zuloak ez du izan behar lastotxoaren diametroa baino handiagoa!

3. Sartu lastotxoaren mutur bat tapoi batean, eta beste muturra beste tapoian. Zigilatu plastilinaz.

4. Itxi bi botilak, eta kito! Prest duzu bozgorailua nahi duzuna lau haizetara zabaltzeko.