Skakeitan musika taldeak eurekin abesteko erronka bota du sare sozialetan. Nola?: "Grabatu ezazu zure burua kantu hau abesten eta bidali iezaguzu helbide honetara: ezpainetanodola@gmail.com". Jasotzen dituzten bideo guztien artean, hoberenak aukeratu eta abestiarekin beste bideoa osatuko dute.

Momentuz, beste abeslari batzuei laguntza eskatu diete. Jarraian dagoen bideoan ikus daitekeen moduan, Pello Reparaz (Zetak), Izaro Andres (IZARO), Eider Saenz eta Markel Idigoras (Nøgen), Aiora Renteria (Zea Mays), Ane Barrenetxea (Sua), Sara Zozaya, Xabi Bandini, Gary Uriarte (Dupla), Juanjo Berasain (Ezpalak) eta Gartxot Unsainek (Madeleine, Grises) baiezkoa eman diote Skakeitan-ek luzatutako gonbidapenari.