'La fanciulla del west' 1910ean estreinatu zen, eta Estatu Batuetako mendebaldeko konkistaren epopeia da. "Konpositore italiarraren partiturarik kolorista, distiratsu eta berritzaileena da. Orkestrak protagonismo handia du bertan, eta Espainian ez da inoiz antzeztu; 2020an munduko beste sei antzokitan baino ez da egon: Munichen, Orlandon, Tallinen, San Peterburgon, Seulen eta Stockholmen", adierazi du ABAOk.

Aurkezpen-gidan ikus daitekeen moduan, obra koral honen atzean 17 pertsonaia eta ekoizpen "ikusgarria" daude. Hiru eszenatoki ezberdintzen dira, horietako bakoitzean mendebaldeko konkistaren berezko hainbat giro irudikatuz, hala nola, urrezko meatzeak, aisialdiak igaro-tzeko aretoak edota meatzari eta mandilak bizi ziren txabolak.

Napoliko San Carlos Antzokiaren esku dago -en produkzioa, eta Hugo de Ana da zuzendaria. Azken honek Broadwayko musikal handiak gogora dakartzan estetika bat sortu du ABAOren arabera. Istorioaren protagonista Olsana Dyka soprano ukrainiarra da, Minnie-ren rola bere gain hartuz. Minnie delako hori Polka Saloon-eko jabea da, emakume indartsu, ausart eta grinatsua, gizon zakar eta bidelapurrez betetako mundu batean.

Otsailaren 15, 18, 21 eta 24an egongo da Euskalduna Jauregian, eta sarrerak 37 eurotik hasita eskuratzeko aukera izango dute 35 urtetik beherakoek, eta 36 urtetik gorakoek, 56 eurotik hasita.

Obra korala. 17 pertsonaia eta ekoizpen "ikusgarria" daude. Hiru eszenatoki ezberdintzen dira, horietako bakoitzean mendebaldeko konkistaren berezko hainbat giro irudikatuz, hala nola, urrezko meatzeak, aisialdiak igarotzeko aretoak edota meatzari eta mandilak bizi ziren txabolak.

Protagonistak. Olsana Dyka soprano ukrainiarra Minnie da, Polka Salooneko jabea, emakume indartsu, ausart eta grinatsua, gizon zakar eta bidelapurrez inguratuta. Gizon eredu horren isla Marco Berti tenorea izango da, Ramerrez gaizkilea. Musika zuzendaria Josep Caballe Domenech da, Coloradoko Orkestrako zuzendari titularra.