usurbil - Usurbilgo Atxega jatetxean banatu zituzten atzo 31. Argia Sariak. Sari-ematearen aurretik, 2019an aldizkariak bere mendeurrena dela eta egindako ekitaldien laburpen-bideo bat proiektatu zen eta, gero, Mikel Garcia Idiakezek, Argiako lantaldearen izenean, diskurtso bat irakurri zuen.
Irrati sailean, Xabier Arenaza, Iñaki Segurola eta Miel Rodriguezen Hankak lurrin izan zen garaile, bi euskalkietan egindakoa eta “umore kabroiz” beteriko saioa. Argia Sariek, gainera, Berriako igandeetako azalak errekonozitu zituzten Prentsa sailean. Ikus-entzunezkoan, aldiz, Bertha Gaztelumendik zuzendutako Ez, Eskerrik asko. Gladysen leihoa dokumentala izan zen saritua, 80. hamarkadako “mugimendu antinuklearraren eztabaidak eta erronkak gaur egunera” ekartzeagatik. CodeSyntaxek garatutako Egunean behin aplikazio arrakastatsuak ere bere lekua izan zuen sarituen zerrendan, Gasteiz, Iruñea, Bilbo eta Azpeitiko apustu etxe eta joko aretoen aurkako mugimenduak aurrera atera duen komunikazio kanpaina gisa. Azkenik, Iker Galartzak, Unai Zabaletak eta Ane Miren Garciak, Gure Zirkuaren izenean, merezimenduzko saria jaso zuten. - Argazkia: D. Blanco