'Itzuliz usu begiak’ saiakera idatzi du Anjel Lertxundik
donostia -. “Liburu honekin egin nahi nuen lehen gauza itzulpengintzaren erreibindikazioa zen euskal literaturaren sisteman”, azaldu zuen atzo Anjel Lertxundi idazleak (Orio, 1948) Donostian egin zuen liburuaren aurkezpenean. (Alberdania argitaletxeak kaleratu du).
Ibon Sarasolak Bitakora kaiera saiakera argitaratu zuenean bere “kezkekin” lotura zuten gaiak jorra-tzen zituela ohartu zen oriotar idazlea. Orduan erabaki zuen Itzuliz usu begiak egitea. “Buruan nerabilen, nebulosa baten moduan, liburu bat egiteko aukera eta pentsatu nuen horri ekin behar niola”, esan zuen Lertxundik.
Egilearen iritziz, euskara publikoa itzulpengintzaren bidez emana da neurri handi batean. Legeak, politikagintza, testugintza edo hedabideetako hainbat informazio erdaratik itzulita jasotzen dira euskaraz; zenbaitetan, modu ez oso “txukunean”, ordea. “Kalitatezko euskarazko itzulpengintza egotea ezinbesteko-tzat jotzen dut”, azpimarratu zuen.
gaiak Lertxundik deitoratu zuenez, euskarazko itzulpen txukunik gabe, irakurleek beste hizkuntza bat izango lukete erreferentziatzat literatura unibertsalaren munduan eta horietan bilatuko lituzke berrikun-tzak ere. Horrek guztiak, ondorio la-tzak ekarriko lizkioke euskal sistema literarioari eta, orokorrean, euskarari.
Otto Pette eleberri klasikoaren idazleak, oraingoan jorratu dituen gaiak dira, esaterako, euskararen inguruko gogoetak; euskara batua; irakurzaletasuna; itzulpen eta jatorrizkoaren arteko dialektika edo itzulpenak Euskal Herrian ez duen oihartzuna. Koro Navarro itzultzaileak saiakerak sistema literarioaren zutabe nagusiak garatzen dituela adierazi zuen. “Sorkuntza, itzulpena eta irakurketa zutabeak asko lantzen dira bertan”.
Ia 400 orriko saiakera literaturarekin gozatzen duten irakurleentzat idatzita dago, itzulpengintzari buruzko tratatu teoriko “aspergarritik” aldenduz. Testuari bizitasuna emateko, Lertxundiren liburuetan dagoeneko ibilbidea egin duen Berbelitz izeneko pertsonaia ageri da hemen ere, Elene izeneko pertsonaiarekin batera hizketan. Itzultzailea den Berbelitz pertsonaiak idazlearen alter ego papera egiten du.
Lanbide horren lanari buruzko metafora da saiakeraren izenburua, sorkuntza originalera “usu” itzultzen baitituzte begiak idazten ari den euskarazko testu berria sortzeko.
Más en Cultura
-
Beasain celebra el "patrimonio recuperado" en su parroquia con un concierto especial
-
'Adiós, Robe', una despedida imposible para sus seguidores
-
Irati Gorostidi: “Que se esté volviendo hacia atrás quiere decir que quizá la ruptura tras el franquismo no fue tal”
-
Marban: “Como músicos, nuestra misión es provocar una reacción e ir a la contra”