Juantxo Zeberiok 'Xomorroak' izeneko disko berria kaleratu du
donostia - “Disko honetarako idatzitako guztia material berria da eta horrek, zuzenean, energia plus bat ematen du”, azpimarratu zuen Juantxo Zeberiok Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean egin zuten aurkezpenean. Pianista eta musikagile tolosarrak Xomorroak izeneko disko berria kaleratu du Donostiako Orfeoi Txikia eta Orfeoi Gaztearekin. Gainera, haiekin batera grabatu dute bere anaia Migel Zeberiok zuzentzen duen Et Incarnatus Orkestrak eta bateria, baxu, saxo eta pianoaz osaturiko musikari talde batek.
Musikagilearen haurrak txikiak zirenean hasi zen Zeberio beraien ikastolako abesbatzarako kantu ba-tzuen bertsioak egiten eta baita kantu propioren bat ere. Adibidez, Muxu bat izeneko abestia, proiektu honen lehenengo kanta izan zena eta Karlos Linazasoro idazlearen hitzekin sortua. Bere kantuez gain, pop doinu ezagun batzuk moldatu ditu Zeberiok eta afrikar koloreko abestiak ere diskoan daude entzungai.
Esteban Urzelairekin, Orfeoi Txiki eta Orfeoi Gazteko zuzendarietako batekin, Zeberiok izandako solasaldi baten ondorioa da lan hau. Haur eta gazteak Muxu bat abestia entsea-tzen ari zirela azaldu zion Zeberiori eta hortik bururatu zitzaion musikagileari Xomorroak diskoa egitea.
Hamaika kantuz osatutako bilduma da eta lanaren motorra bateria, baxua, saxoa eta pianoa dira. Gainera, flauta doinuak ere biltzen ditu, Gorka Benitez eta Jon Arruabarrena musikarien eskutik. Moldaketak orfeoietako abeslari gazteentzat oso ezagunak dira eta ibilbidea erraza izan da eurentzat. “Izugarri gustatzen zaie kanta horiek abestea eta prozesu honetan umeak oso pozik aritu dira”, esan zuen Klara Mendizabalek, Orfeoi Txiki eta Orfeoi Gazteko beste zuzendariak.
Harizko instrumentuz osaturiko Et Incarnatus Orkestrak disko osoa josten du. “Gure herrikide gaztetxoei horrelako orkestra batekin lan egiteko aukera ematen die eta horrekin atzetik datozenei leihoak ireki eta parte hartzeko eskua ematea nahi izaten dugu”, azaldu zuen Migel Zeberiok, Orkestrako zuzendariak.
Xomorroak lanak koru munduan beste ate bat zabaltzen du: doinu ezagunak, pop estiloko abestiak eta herri musika biltzen ditu. Kanta ezagunenak Ken Zazpi taldearen Gernikan edo Ilargia, Zea Maysen Negua joan da ta edo Niko Etxarten Euskal Rock & Roll izan badaitezke ere, Glaukoma taldeko Juantxo Arakama abeslariak ere kolaboratu du Denok gara gu izeneko kantuan. “Kantua berak abestea eskatzen zidan zerbaitek eta oso kolaborazio polita da”, azpimarratu zuen Juantxo Zeberiok.
Zuzenekoa Diskoan parte hartzen duen talde osoak zuzeneko kontzertu bat eskaini zuen joan zen maia-tzaren 31an Tolosako Leidor aretoan diskoa aurkezteko. Kontzertu horretan grabatutako irudiekin bideoklip bat grabatu zuten eta orain, YouTube plataforman dago ikusgai Yau Samayaye izenarekin. Bideoari titulu ematen dion kantua ere diskoan dago entzungai.
Musika zuzendariak aipatu zuenez, iraungitzen ez den proiektua da lan hau. Asmoa Euskal Herri osoan kontzertuak eskaintzea da eta, ahal balitz, lurrade bakoitzean bertako abesbatzekin egitea.
Diskoa eskuragarri dago dagoeneko ohiko saltokietan eta juantxozeberioetxetxipia.bandcamp.com webgunean. Gainera, Durangoko Azokan ere jarriko dute salgai.
Más en Cultura
-
“Para dar peso y luz al cine vasco, la Filmoteca Vasca va proponer proyectos de restauración todos los años; el lunes presentaremos uno”
-
Andoain, lista para convertirse este sábado en la capital del rock de Euskal Herria
-
Miley Cyrus presenta Something Beautiful, su ópera experimental que "redefine la belleza"
-
Linkin Park agota en menos de una hora las 30.000 entradas para su concierto en Madrid