Sarraskiaz hitz egiten dute XimunFuchs Zaldi urdina antzezlanarenzuzendariak eta Ander Lipus aktoreak80ko hamarkadan drogak EuskalHerrian eragindakoa adierazteko. Ez dagutxiagorako, tragedia hura jendartean orohar ia oharkabean pasatu bazen ere, heroinakia belaunaldi oso bat heriotzara eraman zuen.“Esango nuke gaia tabu bat dela; bat-bateanbelaunaldi oso bat desagertzen da eta ez dagoinolako erantzukizunik, ez da horretaz gogoetatzen. Horrelako mantxa beltz bat bezala irudikatzen da”, uste du Ander Lipusek.

Zaldi urdina antzezlana garai hartan gertatuzenaz kontzientzia hartzeko baliatu nahi izandute eta, era berean, gertatutakoa kontatzeko,gaia gaur egunera ekarrita. “Iragana presente dago, baina kasu honetan oso hurbila da etaistorio horren kontakizuna nahiko isila, familia barruan geratzen da; beraz, beharrezkoada hori plazan kontatzea, familia horiek pisuhori pixka bat askatu dezaten”, iritzi dio XimunFuchsek.

Lipusek azaldu duenez, denborarekin jolastunahi izan dute: “obra bera ez genuen irudikatu nahi 80ko hamarkadan, gaur egungo istorio bat kontatu nahi genuen. Planteatzenduguna da gaur egun zer gertatuko litzatekeenheroina edo bestelako droga bat sartuko balitz.Hortik dator zaldi urdinaren metafora, bestedroga mota bati egiten zaio erreferentzia,heroinaren antzekoa izan daitekeena etabelaunaldi oso bat heriotzera eraman dezakeena”, zehaztu du markina-xemeindarrak.

THRILLER BIZIA Oholtza gainean thriller batikusiko dela aurreratu dute bi sortzaileek,“publikoak ekintza asko ikusiko ditu, bainabatez ere familia baten ondoeza, arranguraedo bizipena ikusiko da, drogek eragindakoa”.Pertsonaia asko agertzen dira obran eta denakari dira Aingeruren bila. Aingeruk droga poltsa bat lapurtu du bere laguna den Katurekinbatera, eta droga horren eraginez gazte batkoma egoeran gelditu da. Gertaera horretatik abiatuta, pertsonaia nagusiaren arreba,Amets, bere amona, herriko aguazila eta beste hainbat lagun bere bila ikusiko ditugu.Horrek beste hamaika istorio eta egoera desberdin ekarriko ditu.

Lipusek azaldu duenez, “obrak erritmoaizango du, thriller batek izan dezakeenatmosferarekin”. “Umoreak, baina, beti duleku bat antzezlanetan”, gehitu du Fuchsek.“Umorea eta tragedia euskal formetan betidoaz elkarrekin, malkoak eta irriak anaiarrebak dira, gure historia oso bortitza izanda beti eta, zorionez, beti izan dugu irribarre txiki bat aurrera begiratu ahal izateko”.Antzezlanarekin, ikuslea sentipen guztietatik igaroko dela dio Lipusek.

Taula gainean arituko diren pertsonaieidagokienez, lan egiteko modu berezia izan du taldeak oraingoan. “Koro lana egin dugu;hau da, oholtza gainean aktore guztiak eszena eta pertsonaiak pixka bat zerbitzatzenibili gara”. Mota guztietako pertsonaiak daude: Amets neska gaztea, errebeldea eta gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea; bereama, aita eta amona; bere neba Aingeru etaKatu, drogen munduan sartuta dagoen ijitoa. “Nire Pertsonaia Simon deitzen da” ?zehaztu du Lipusek? “esperientzia gogor batbizitako udaltzaina da, izan ere, bere semeXabier heroinaren erruz hiesaz hil zen”.Egoera traumatiko batean bizi du horipertsonaiak, Lipusek jakitera eman duenez:“bere lana ondo egiten du, baina gaueanmozkortu egiten da eta alkoholarekin izugarrizko arazoak ditu, ezin izan duelako beresemearen heriotza gainditu. Beraz, guzti hauberriz ateratzen denean, Amets laguntzeraeramaten du, baina baita beste zurrunbiloemozional ikaragarri batean murgiltzeraere”, kontatu du Lipusek.

GAZTEAK JOMUGA Ikuskizun honen helburuetako bat gazteria hunkitzea izan da, beresortzaileen esanetan. “Ez dizkiogu ikusle gazteari antzerki obrak ikusteko aukerakeskaintzen pertsona gisa hezteko, ezta ikusle on bilakatzeko ere. Gure benetako eginbeharra, kalitatezko obra batek eskaini ditzakeen plazer, emozio eta gogoetak bideratzea da. Bere baitako begirada eta, bide batez,inguratzen duen munduarekiko duen begiradari buruzko hausnarketa egin dezan”.