dONOStIa - Errenteriako Niessen kulturgunean ospatuko da larunbatean Gazte Mailako I. Aurresku Txapelketa Nagusiaren lehen finala. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko Estibaliz Iturriak, Errenteriako Erein elkarteko Juantxo Mayak eta Legazpiko Sustrai dan-tza taldeko Jon Dorronsorok atzo Donostiako aurkezpenean aditzera eman zutenez lehen aldiz liga bateratua jokatuko da. Azken bi hamarkadetan bi antolatzen ziren: mutilentzat aurresku liga bat eta neskentzat soinu zahar liga.
Aurten, aldiz, ez da sexu banaketarik izango, neska eta mutilek dan-tza berak dantzatu beharko dituzte; banaketa adinaren arabera izango da soilik.
2004 eta 2011 urteen bitartean jaiotakoek parte hartu dezakete aurresku txapelketan, bereizitako hiru kategorietan: A (2009 eta 2011 artean jaiotakoak), B (2006-2008) eta D (2004-2005). Lehenengo bi sailetako neska-mutilek larunbatean, 18.00etan, izango dute lehiatzeko hi-tzordua. D kategoriakoak, aldiz, Legazpin izango dute saioa hilaren 18an, 16.30ean.
Liga honetan, Gipuzkoako hamalau herrietako 68 neska-mutilek parte hartu dute eta hainbat sailkapen gainditu ondoren 36 iritsi dira finalera.
A sailean sei dantzari lehiatuko dira -Natale Requema, Danel Castillo, Inge Olaizola, Irene Arozena, Enara Artola eta Elaia Inziarte- eta bi izango dantzatu beharrekoak: Txakolin eta Agurra. B kategoriako hamabi dantzariek -Markel Garmendia, Endika Osa, Ane Jaunarena, Irati Arsuaga, Naroa Arretxe, Olatz Azkue, Maddi Iradi, Mikel Esnaola, Eneko Etxaniz, Nahia Pikabea, Ugaitz Ribera eta Uxue Muñoa-, aldiz, Erribera eta Humboldt zortzikoa dantzatu beharko dituzte. Guztiek Gipuzkoako jantzi tradizionala eraman beharko dute.
txostena Liga honetan, gainera, lehen aldiz, dantzarien alderdi pedagogikoa indartu nahian, txapelketa bakoitzean aditu batek dantzariek pausoak nola egin dituzten jaso eta horiek txosten batean bildu ditu, parte-hartzaileek akatsak zuzen ditzaten. - N.G.