“Nobela idazterakoan sentitu dudan plazerak harritu nau”
‘Deklaratzekorik ez' bere lehen eleberria idatzi du Beñat Sarasolak. Liburuak euskal gatazkaren ondorena, iraganaren zama eta giro horretan zaildutako harreman afektibo korapilatsuak ditu hizpide
Olerkari eta literatura kritikariezaguna da Beñat Sarasola (Donostia, 1984). Bi poema liburu idatziditu, Kaxa huts bat (Susa, 2007) etaAlea (Susa, 2009). Telebista aurkezle lanetanere ikusi dugu, Euskal Telebistako literaturari buruzko Sautrela saioan. Urtebetez eutsizion ardura horri, 2017ko urrian azken emankizuna emititu zuten arte. Orduantxe otu zitzaion Sarasolari aspaldian buruan bueltakazuen Daniel Arrutiren pertsonaia istoriobatean txertatzeko aukera, eta hiru urtekoidazketa prozesuaren ondoren, Deklaratzekorik ez liburua du esku artean. Susa argitaletxearekin argitaratu du liburua, 90ekohamarkadan kale borroka besarkatu zuenbelaunaldi baten ajea eta ondorenari tiraka.
Zer aurkituko du irakurleak liburuan?
Gure herriaren azkenengo 30 urteetan zehargaratzen da istorioa, bi plano ezberdinenbidez: gaur egungo testuinguruan kokatutakoa bata eta 90eko hamarkadakoan bestea.Euskal gatazka da eleberriaren eszenatokiaeta horrek eragiten die pertsonaiei. Gaztetanmilitante politiko inplikatua izandakoa daprotagonista, eta inplikazio horren kontrakarrean bizi nahi du orain, 90eko mundugatazkatsu harekiko destaina azalduz. Liburuaren muina, baina, pertsonaia nagusiarenharremanetan ardaztu dut: lagunartean, amodiozko harremanetan eta gaixorik dagoenaitarekin duen harremanean.
Giro horretan, beldurrak eta borroka diranagusi.
Beldurraren sentimenduak zeharkatzen ditu nobelak: pertsonaien bizitzan, jokamoldeetan, espektatibetan eta ideologian ere ikusdaiteke hori. Diskurtso gogorren atzeko errealitatea azaltzen saiatu naiz, pertsonaiei eragiten dizkien zimurrak eta zikinkeriak gordin samar agertzen, baina gordinkerian erori gabe. Egoera latzen aurrean sarritan zeinen kontraesankorrak izaten garen deskribatzen ahalegindu naiz, testuinguru gatazkatsu batek harreman afektiboak nola zailtzendituen.
Garai bateko ajea kudeatzea egokituko zaioDaniel Arruti pertsonaiari.
Garai hura kudeatzea egokituko zaio, garaihorien oihartzuna ez baita egundo itzali.Daniel Arrutik ikusiko du iraganeko pasarteahaztuak nola berpizten zaizkion, eta horrekjokoz kanpo utziko du protagonista, iraganeko mamu horiei nola aurre egin jakin gabe.
‘Deklaratzekorik ez’ eleberriko pertsonaiak ezdira pertsonaia sinpatikoak.
Hala da, bai. Irakurlearentzat deserosoaksuerta daitezkeen jokabideak dituzte pertsonaiek, baina uste dut nobelaren osotasunakhorren arrazoiak azaltzen dituela. Hots,pertsonaiak horren mingotsak izatera nolairitsi diren ulertuko duela irakurleak. Pertsonaia hauek gauza bat esan eta bestea egitendute, ez dira eredugarriak, irakurlearen konfort egoera zirikatzeko asmoa dute. Bizitzaren zurrunbilo horretan ahalik eta bizitzaerrazena izaten ahalegintzen dira, gehienokbezala. Egia da kutsu lazgarria soma daitekeela nobelaren pasarte gehienetan, errealitateamingarria den heinean, eleberria ere mingarria izan daitekeelako. Hala ere, umorerakoizpirik ere antzeman daiteke zenbait pasartetan, arnasbiderako bidea dago.
Pertsonaiek diotenaren erantzulea ez zareladiozu.
Fikzioaren magiak beste pertsonaia batenmozorroa janztea ahalbidetzen dizu, eta sortzailearentzat sekulako esperientzia da hori.Beste batzuen psikologian barneratzea eskatzen dizu horrek, istorioaren sormen prozesuan ezezagunarekiko enpatia puntu bat lantzea. Irakurleari ere ezberdina den horrenburuan sartzea baimenduko dio fikzioak, etairakurle bezala, asko estimatzen dut nik hori.Askotan protagonistaren, narratzailearen etaautorearen arteko identifikazio erraza proposatzen dugu idazleok, eta hortik aldentzensaiatu naiz ni eleberri honetan. Geruza askoren lanketa dago Daniel Arrutiren fikziozkopertsonaiaren osotasunean.
Istorio errealista bat kontatzeko asmoarekinidatzi duzu nobela, baina fikzioaren bidez.
Azken urteetan boladan egon da “Nia”renliteratura: autobiografia, auto-fikzioa, memoria liburuak... Niri ere interesatu izan zaizkitliburu hauek, baina oraingoan fikzioarenaldarria egin nahi izan dut. “Nia”ren literaturaren aurreran, “hura”ren literatura aldarrikatu, hirugarren pertsonaren literatura.Edozein testu mota historia liburuak izangobalira bezala idazteko eta irakurtzeko joeratik aldendu nahi izan dut, fikzioaren magiarekin jolastuz, irakurketa sinplista, erraz etapanfletarioak ekidinez. Pertsonaia errealista batzuekin nobela errealista bat egin dut,fikzioaren bidez historia eta gizarteari buruzasko ikasi daitekeela sinetsiz. Modu ezberdin batean, konplexuagoan agian. Izan ere,fikzioa deserosoa izan daiteke, puntu anbiguo bat duelako.
40 urte izan arte ez zenuela nobelarik idatziko esan zenuen behin.
Askotan esan izan da lehenengo bizi eginbehar dela, gero bizitako horretaz idazteko.Nik ere hala pentsatzen nuen, nonbait. Nirebigarren poema liburua argitaratu nuenean,ordea, Daniel Arrutiren pertsonaia jaio zennire buruan. Istorioa baino, nobelako pertsonaiaren izaera deseroso hori nuen bueltaka,eta horri tiraka hasi nintzen gainontzekoaeraikitzen. Ni poesia irakurlea eta idazleanaiz, baina eleberriekin ere asko gozatzendut, eta berehala konturatu nintzen buruannuen ideia gorpuzteko nobela bat idatzibehar nuela. Eleberri baten luzera eskatzenzuen ideiak, bai eta genero guztiak uztartzeaahalbidetuko zidan genero baten lanketa ere:istorioaren eta pertsonaiaren garapenaazaltzeko nobela bat behar nuen, ez poemaez ipuin libururik.
Nola joan da idazketa prozesua?
Uste baino hobeto moldatu naiz eleberriarenidazketarekin. Honek zerikusi handia izan du,nire ustez, idazketa dezente atzeratu izanarekin. Ideia sortu zitzaidanean lanez gainezkanengoen, tartean Sautrela telebista saiokoaurkezle lanetan eta tesia idazten. Ondorioz,idatzi baino, neure buruan ondo mamitu ditutnobelaren nondik norako guztiak. Idaztenhasi nintzenerako, beraz, nahiko mamituaknituen ahotsa, narratzailea eta pertsonaiak.Jakina, hori guztia gauzatu egin behar dagero. Hasierarekin zertxobait trabatu nintzen, bizpahiru hasiera idatzi nituen, bainaez nintzen eroso sentitzen. Tonuarekin asmatu bezain pronto baina, gainontzeko guztianahiko errez etorri da. Idazleek esaten duteeleberri luze bat idaztea lan neketsua izatendela, gorabehera askokoa. Nire kasuan, ustebaino erosoagoa izan da dena. Hauxe da nirelehen nobela eta idazterakoan sentitu dudanplazerak harritu nau.
Emaitzarekin pozik zaude, beraz.
Erabat. Idatzi dezakedan bezain ongi idatzidudala uste dut. Sentsazio horrekin bukatunuen liburua eta norberari ezin zaio askozgehiago eskatu. Ez dakit ondo edo gaizkidagoen nobela, baina ni oso pozik nago.Garrantzitsua da norberaren lana bukatzerakoan egindakoaz harro sentitzea. Deklaratzekorik ez presarik gabe, gustura ondutakoliburua da. Literaturan gure burua konbentzitzen dugu maiz zerbait publikatzeko, publikatu behar delako. Nik gustura geratu naizenarte idatzi dut, lasai.
Hasier Etxebarria gogoan izan zenuen liburuaren aurkezpenean.
Liburua idazten ari nintzela hil zen Hasier.Pena handia ematen dit lana bukatu etaHasierrek ezin irakurtzea. Daniel Arrutipertsonaia osatzen joan bitartean, berarekingogoratzen nintzen, ez berarekin loturaberezirik duelako, baizik eta fikziozko mundu horretan elkarrekin biziko zirenaren esperantza nuelako. Hori ere ematen du fikzioak.