Historia kolektibo bat eta Erbesteoste gazi-gozoa
LITERATURA: ‘Rosa itzuli da’Pako Aristi. Erein.224 orr. 18 euro.
Historiakolektibo bat.2013an, Parot doktrina baliogabetu ondoren,ETAko militante saldo bat aske geratuzen. Gehienek hogei urtetik gora zeramatzatenpreso. Zer aurkitu zuten herriraitzultzean? Une historiko horretatik abiatuta,thriller politiko bat ondu du Pako Aristik,itzulera orok dakarren zirrara gai askorekinzipriztinduz: senitarteko sekretuak, belaunaldienarteko lotura ezkutuak, hitzekerrealitatearekin daukaten gatazka,ahanzturaren beharra ala oroitu ezinarenkondena, guztia kontakizun biziz eta elkarrizketamamitsuz emana. Historia kolektibobat, norbanakoen ilusio eta sufrimenduekzeharkatzen dutena.
LITERATURA: ‘Udaberrikantoi-hautsia’M. Benedetti, itz.: Aiora Jaka.Erein - Igela. 256 orr. 15 euro.
Erbesteostegazi-gozoa.Uruguai, 1973ko estatu-kolpearen ondorengodiktadura militarra. Santiago kartzelandago, eta haren familia, berriz, Mexikonerbesteratuta. Nork bere ikuspuntutik, etanork bere tonu eta estilo berezia erabiliz,bost pertsonaia nagusiek beren esperientzienberri ematen dute. Injustizia,zapalkuntza, borroka, militantzia,espetxealdia, tortura, maitasuna, fideltasuna,traizioa? behin eta berriro agertzen dirapertsonaien ahotan, orain tonu serio nahizpoetikoan kontatuak, orain umore, ironiaedo sarkasmo handiz azalduak, baina betiere Benedettik berezko duen humanismoeta samurtasunaz zipriztinduak.
Más en Cultura
-
Estas son las canciones que Bruce Springsteen cantará en sus conciertos en Donostia
-
Subastan un conjunto de guiones inacabados del legendario David Lynch
-
90 conciertos de Bruce y 35 en dos años: fanáticos del ‘Boss’ desde Irun
-
“Las imprescindibles no faltarán, pero van a ser, sobre todo, conciertos reivindicativos contra Trump”