Síguenos en redes sociales:

“Ironia bizitzen jarraitzeko tresna eraginkorrenetakoa suertatu zait”

‘Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak’ izenburupeankaleratu du bere azken liburua idazle donostiarrak. Gaiaskotariko ipuinak bildu ditu bertan, errealismoa eta zientziafikzioaren artean alde batetik bestera mugitzen direnak

“Ironia bizitzen jarraitzeko tresna eraginkorrenetakoa suertatu zait”ESTI VEINTEMILLAS

AZKEN lau urteetan idatzitako 32 ipuinbildu ditu Iban Zalduak (Donostia,1966) Sekula kontatu behar eznizkizun gauzak liburuan (Elkar).Bere ibilbideko 11. ipuin liburua du Zalduak.Izan ere, ipuingintzan nabarmendu da batikbat idazle donostiarra. Horren adibide dirabere Biodiskografiak (2011) eta Inon ez, inoizez (2014), adibidez. Euskaldun guztion aberria(2008) eleberria ere ondu du, baita hainbatsaiakera ere: Obabatiko tranbia (2002) eta Animaliadisekatuak (2005), besteak beste. Bi aldizirabazi du Euskadi Literatura Saria: 2006anEtorkizuna ipuin bildumari esker eta 2012anAzken garaipena komikiagatik. Euskal HerrikoUnibertsitateko Geografia eta Historiafakultateko irakaslea eta Ortzadarreko kolaboratzaileaere bada.

Aiztoak dira nagusi liburuaren azalean, eta aiztoakbezain zorrotzak dira liburua osatzen dutenipuinak ere. Labankadaz josita dator liburua.

Tira, ipuin on batek beti izan beharko lukelabankadatik zerbait. Bizkorra eta berehalakoanhilgarria, tradizio fantastikoaren narraziokanonikoetan bezala, edo mantsoa etasakona, Txekhovek horren ondo ordezkatzenduen tradizioan bezala. Azalak, Elkar argitaletxekoUnai Arana diseinatzailearen merituadenak, ondo laburbiltzen ditu, nire ustez, bildumahonek dituen ezaugarri eta asmo batzuk:aniztasuna, ipuinak askotarikoak baitira;mehatxu-sentipena, buruz behera baitaude,itxaronean bezala; eta zorroztasuna.Zorroztasun-nahia, bederen.

Ironiarekin jolasten duzu, baina baita metaforarekinere. Zure kontakizunekin zer sorrarazinahi duzu irakurlearengan?

Ez nuke esango metaforarekin hainbeste jolastendudanik: izan ere, egia da genero literariobaten ezaugarriak aletzeko, ia ezinezkoa delametaforak alde batera uztea. Tamalez, esangonuke, metaforez eta konparaketez ezin baitaabusatu, prosaz ari garenean. Andres Neumanekzioen bezala, ipuinetan, lirismo neurritsuakmagia produzitzen du; galgarikgabeko lirismoak, amarruak. Nahiz eta agianzuhurragoa den Pello Lizarralderen jarrera,lirismoa jasanezina zitzaiola esaten zuenean:guztiz ados nago berarekin.

Ironiaz ezin dizut kontrakorik esan, erabilierabiltzen dudalako, baina ez ipuin guztietan.Izan ere, erabiltzen badut ez da soilik baliabideliterario gisa, berezkoa dudalako baizik:bizitzen jarraitu ahal izateko tresna eraginkorrenetakobat suertatu zait ironia. Ondorioz,ez da harritzekoa nire literaturan filtratu izana,nola edo hala. Jendearengan zer sortu nahinukeen? Ba nigan ipuin onek sortzen dutena:ezinegon bat, durduza bat. Nahasmendu pittinbat, bederen. Baina ez dakit lortzen dudan.

Zure ipuin bat hartu eta bukatu arte ezin gelditu.Zer daukate hain itsaskorrak izateko?

Hasteko, eta ziurrenik nagusiki, sekula ez direlaoso luzeak. Alde horretatik ipuin bateandenbora inbertitzea beti izango da eraginkorragoanobelatzar batean egitea baino, ipuinakaukera-kostua txikiagoa baitu: dezepzioahartuz gero, txikiagoa izango da beti bostorrialderekin, seiehunekin baino. Eskertzendizut, edonola ere, itsaskor adjektibo hori: horilortzea nire ipuin bati buruz esan daitekeengauzarik onenetariko bat da. Hori, eta barreozena eragin duela, akaso. Baina ni ez naizegokiena nire ipuinek hori lortzen ote duteneta nola lortzen duten aldarrikatzeko, ziurrenik?

Hitzen ekonomizazioaz berba egin izan duzu.Ipuinetan behintzat hala egiten duzu, bueltagehiegi eman gabe.

Harira zoaz, istorio zuzenakdira zureak, kontakizunaren luzera zein denkontuan hartu gabe.Bai, zuzentasun hori, harira joateko joera horidut gustuko. Ipuin bakoitzak bere luzera eskatzendu, bistan da, eta bilduma honetan denetikdago, luzeagoetatik mikroipuinetara arte.Baina, ipuinaren guztizko luzera dena delakoaizanda ere, ipuinari hitzen zama aurrezteaposible bada, ipuinaren izpirituari kalteegin gabe, hobe hitz batzuk gutxiago idaztea,pasatzea baino. Horrek, arau bezala, beti funtzionatzenduela esango nuke.

Zure ipuinen amaierek beti gordetzen dute zerbaitberezia, harrigarria, ezustekoan harrapatzenzaituena. Nola sortzen dituzu?

Ni ez naiz ia sekula idaztera esertzen ipuinarenamaiera argi edo nahiko argi izan arte:horretan oso klasikoa naiz. Agian nobela batidaztean ez da horren argi izan behar hasieratiknon amaitu nahi den; eremu horretanzalantza gehiago dauzkat. Baina ipuinean ezinbestekoa iruditzen zait. Beti ere irakurlearekinkonexio hori, klik hori lortuko den ez dakizunarren. Ipuin bakoitzak, gutxienez, epifania batbarneratu behar du, edo epifaniatxo bat, etaamaiera izan daiteke horretarako bidea. Nahizeta ez den, inondik ere, bide bakarra.

Diozunez, Abraham Lincolnek argi utzi zuen:“Zortzi ordu badauzkat arbola mozteko, zazpiordu emango ditut nire aiztoa zorrozten”. Hainbestedenbora eman behar al da ipuin batengaiari buruz dokumentatzeko?

Ipuinaren araberakoa da hori. Badauzkat ipuinakduela hogei urte hasi nintzenak idaztenburuan, eta ez dutenak oraindik irtenbideaaurkitu; beste batzuk, ordea, di-da batean ateradaitezke. Baina ez naiz fisikoki idazten hastennire buruan eskema nahiko argia zirriborratzendudan arte, hori seguru. Eta, ordenagailuaurrean esertzen naizenean,nahiz eta ipuinalaburra suertatu, bakarkakodenbora-tarte ahalik etaluzeena behar izaten dut,etenaldirik gabekoa, ahaldela, lana amaituko badut.

Desberdintasun handia dagogai bakar bateko eleberri batedo hainbat ipuinetako bildumabat sortzerako orduan?

Bi mundu erabat ezberdindira, kasik bi unibertso. Aldehorretatik, ziurrenik nobelatikhurbilago dago narrazioenzikloa deitzen dena,hots, hari argumental batezlotutako ipuinen liburua,ipuin bilduma petoa baino:Sekula kontatu behar eznizkizun gauzak azkenhorietakoa da. Ipuin bildumakosatzeko bidea ez datzaarkitekturan, nobeletanbezala, baizik eta metaketan. Arazo batzukalbo batera uzten dituen zerbait, baina bestebatzuk sortzen dituena, liburuaren barneantolaketarenabezalakoak, lana muntatzekounea iristen denean.

Errealitatearen inguruko fikzioak dira ipuin guztiak,sekretutxo eta miseria txiki/handiak azaleratzendituztenak. Nola egiten duzu bizitzakokontakizun txiki hauek identifikatu etahorren modu zorrotzean irudikatzeko?

Imajinatzen dut bideetako bat xehetasuneierreparatzea dela, bizitzan edo egoera jakinetanesanguratsuak izan daitezkeen kontu txikiei,alegia. Kuriositatea izatea, ziurrenik,lagungarria da. Eta pixka bat doilorra izateaere bai, istorioak ebasteko lotsa gehiegi ezedukitzea: Faulknerrek zioen bezala, liburubat idazteko orduan “dena doa karel gainetikbehera: ohorea, harrotasuna, zintzotasuna,segurtasuna, zoriontasuna... Dena? Idazleakbere amari lapurreta egin behar badio ere, ezdu zalantzarik izango”.

Jorratzen dituzun gaien artean bada bat besteekbaino presentzia handiagoa duena: euskalgatazka, edo honen errelatoaren hausnarketa.Zer dela eta?

Agian gure bizitzen parte izaten jarraitzenduelako. Izan ere, ni ez nago horren seguruGerra Zibiletik hona hainbeste denbora pasatudenik: nik garai horri buruzko egungo nobelabatzuk irakurri ditut, Saizarbitoriarenakadibidez, eta ez daukat sentsazioa egilea nobela historikoa egiten ari denik, oraindik; bestebatzuen kasuan hala izan daitekeen arren,noski. Beraz, hori gertatzen bazait Gerra Zibilarekin,pentsa euskal gatazka delakoarekin?

Euskaraz idazten dudanetik, eta lehenagotikere, esango nuke alboan eduki dudan gaiadela, zaila iruditzen zaidalako, naizen bezalakoaizanda, harengandik ihes egitea. Aldehorretatik, gatazkaren aldirik odoltsuenaamaitu dela kontuan hartuta, kasik naturalairuditzen zait horretaz baino horren jarraipenazidazten jardutea, errelatoaren bataila horiere badelako: gatazkaren jarraipena, bainabeste bitarteko batzuk direla medio.

Familien arteko sekretuak oso presente daudeipuinetan, adar-jartzeak ere bai, etorkizunareneta iraganaren arteko saltoak? Horietako batzuk,gainera, distopia edozientzia fikzioaren laguntzazmozorrotuta. Euskal literaturanbehintzat, gutxi dira generohonen aldeko apustua egindutenak.

Beno, ez dut uste hain gutxidirenik ere, gure eskala zeinden kontuan hartuta.Badaukagu tradizio txiki bat,Xabier Kintana edo MayiPelot bezalako idazleakdituena oinarrian, eta tartekaburutxoa azaleratzenduena, urteroko produkzioan.Baina gure literaturarentamainak askomugatzen du azpigeneroespezialistenexistentzia.

Egia da, bestalde, nobelabeltzak ez bezala, prestigiokontuetan ahulago dabilelazientzia fikzioa, oso ondoulertzen ez ditudan arrazoiengatik,gure artean praktikatzen den nobelabeltza, oro har, eta suabe esatearren, ez zaidalakooso lehiakorra iruditzen. Zientziafikzioak ikus-entzunezkoen alorrean izan duengarapen ikaragarriak agian badu zerikusia,orobat, prestigio literarioaren falta horretan.Edonola ere, nire kasuan nire irakurle hezkuntzarekindago lotuta, nerabezaroan hartutakobizioekin. Baina ez dut uste ni neu ezeren eredunaizenik, ze, azken finean, nire ipuinetanaskotariko azpigeneroak nahasten ditut, etahorietako bat besterik ez da zientzia fikzioa.

‘Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak’ zureipuin bilduma “orekatuena” dela diozu.

Aurkezpenetan zer edo zer esan behar delakonorberaren liburuaren alde. Agian, kasuhonetan, kontuan hartuta fantastikorako nahikoberezko joera daukadala, fifty-fifty-tik hurbilkokatzen delako ipuin fantastikoen etaipuin errealisten arteko proportzioa.Komatxoekin, hala fantastiko nola errealista.

Lau urte eman dituzu liburu hau osatzeko.Hurrengorako hainbeste itxaron beharko dugu?

Agian gehiago izango dira, nork daki! Ezdaukat idazteko diziplina jakin bat: idaztekozerbait daukadala iruditzen zaidanean bainoez naiz horretara jartzen. Are gehiago, ez dutuste norbere burua idaztera behartzea gauzaona denik, oro har. Nire kasuan ez, behintzat.Baina, tira, uda honetan, liburua inprentanzegoela jada, ipuin berri batzuk idatzi ditut, beraz, auskalo?